Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/1/31

Zuntz optikoko udal sarea irabazi ekonomikoak ematen hasi da

Fibermuak, Ermuko Udalaren banda ultra zabaleko zuntz optikoko sareak, hazten jarraitzen du, eta albiste onekin hasi du 2020. urtea. Izan ere, pasatu den urtarrilaren 28an, asteartea, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean azaldu zen bezala, sareak jada 1.761 bezero ditu. Horri esker, zerbitzua kudeatzen duen Promosa Udalaren Sozietate Publikoak mozkinak jasotzen hasi da, eta teknologia hori abian jartzeko egindako 5 milioi euroko inbertsioa berreskuratzen ari da jada.

Egun, Ermuko herritarrek operadore ezberdinen zerbitzuak kontratatu ditzakete Udalaren zuntz optikoko sarera konektatzeko: Adamo, Esanline, Sarenet, Nubip, OrangeJazztel eta Amenarekin batera – eta duela gutxi batu den Vodafone, Lowi eta Bit filialekin batera.

Ermuko hirigunean eta poligonoetan, Mallabian eta bere industrialdeetan eta Eibarko Unibertsitateko Campusean zuntz optikoko estaldura eskaintzen du sareak. 2019ko abenduaren 31ko datuen arabera, kontratazio gehienak Ermuko hirigunean egin ziren – 1218 bezero –, eta ondoren Mallabian – 155 kontratu – 122 herrian eta 32 industrialdeetan –. Ermuan, Areitio eta Urtia industrialdeetan, 26 bezero ditu sareak, eta Eibarko Unibertsitateak bi sarbide ditu.

2018ko azaroan Ermuko zuntz optikoko sarera iritsi zenetik, Orangek eta Jazztel eta Amena filialek egindako 360 kontratazioak gehitu behar zaizkie aipatutako zenbatekoei.

Operadoreen arabera dauden bezeroei dagokionez, Esanlinek 841 kontratu ditu egun, Adamok 505, Orangek 360 (Jazztel eta Amena barne), Sarenetek 51 eta Nubipek 4.

Sareari eta operadoreei buruzko informazio guztia kontsultatu daiteke Fibermuaren webgunean.

Informazio Batzordean egindako aurkezpena ere ikusgai da lerro hauen ostean uzten dizuegun bideoaktan (6. puntua, 00:27:18 minutuan).


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo