Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/1/15

404 egun Markos Gimeno barik

Lobiano Kultur Guneak Markos Gimeno Vesga ermuarraren lanari buruzko erakusketa zabalduko du gaur asteazkena, urtarrilak 15. Duela 404 egun hil zen artista, eta “aitzakihizketa” honekin omendu nahi izan dute bere lagunek.

404 egun Markus barik izenpean, Lobianoko erakusketa aretoak Gimenok egindako lanetara hurbilduko gaitu. Mota guztietako hitz joko eta palindromoetan aditua zen ermuarra, eta bere lagunek hizkuntzarekiko zuen pasioa gogoan izan eta egindako lan erraldoia omendu nahi izan dute erakusketa honen eskutik.

Otsailak 2 egun palindromikora arte ikusgai izango da obra, astelehenetik ostiralera 05:50etik 20:02ra eta “astoburuetan” 12:21etik 02:20ra.

Erakusketaren aurkezpena gaur izango da, urtarrilak 15, 404: Not Found Eguna izendatu duten jardunaldiaren barne, 06:60etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Interneten sartzen garenean eta webgune batetik jada desagertu den orrialde batera iristen garenean, 404:Not Found errorea agertzen zaigu pantailan. Urtarrilaren 15ean 404 egun betetzen dira Markus joan zenetik eta artearen artez, gauza pila bat aurkitzen ari gara. Horiek guztiak ikusi, entzun, pentsatu, sentitu eta partekatu nahi ditugu”.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo