Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/11/7

Ermuan eta zuntz optikoko udal sarean komunikazioko zerbitzu guztiak eskaintzen hasiko da Orange-Jazztel

Ermuan eta etxebizitza barrurainoko zuntz optiko ultra azkarraren bidez zerbitzu integral osoa (Internet 1Gb simetrikoa, 4G esku-telefonoa eta finkoa, TBa parrilla erakargarria eta futbol txapelketa guztiak) eskainiko du gaurtik aurrera Orange-Jazztel telekomunikazio operadoreak, negozio bolumenaren eta bezero kopuruaren arabera hirugarren handienak. Altak gaur bertatik hasi dituzte eta azaroan zehar merkataritza eta sustapenak areagotuko dituzte herriko udalarekin hitzarmena sinatu ondoren eta erakundeak sarea multinazionalaren beharretara egokitu ondoren.

Merkatuan egun dagoen eskaintza oso eta lehiakorrenetarikora sarbidea izango dugu gaurtik ermuarrek. Herriko zuntz optikoko udal sare neutro eta ultra azkarrean jada lau enpresa operadore –independente eta tamainaz txikiagoak- ditugu lanean eta zerbitzuak eskaintzen: Adamo suediarra, -Inger TV taldeko- Esanline, Sarenet eta Nubip. Horiez gain, Vodafone multinazionalak ere sarea kontratatua du – egituraz baliatzeko, zuntz iluna delakoan-, eskualdean zerbitzuak eskaintzeko.

Azpiegitura tresna baliogarria da aukera anitz ekarriko dizkiguna

Herriko alkate Juan Carlos Abascalek eta Orangen Operazio eta Zuntz akordioen zuzendari Ignacio Carrok erakunde publiko eta pribatuaren artean sinatutako hitzarmenaren berri eman dute. Horren bidez, operadoreak udal zuntz optikoko sarea erabili ahal izango du udalerriko biztanleei komunikazio alorreko zerbitzu aurreratuak eskaini ahal izateko. Ekitaldi eta aurkezpenean izan dira baita ere Raul Arcocha eta Oscar Aragon, Salmenta eta Erakunde Harremanetarako arduradunak.

Hitzarmenari esker Ermuko 8.500 etxebizitzek eskuragarri dituzte Orange eta Jazztel marken eskaintza osoa. Zerbitzuen artean zuntz optiko bidezko Internet dago, 50 Mbps-ko abiaduratik hasi eta Giga 1eraino –simetrikoa; jaisteko nahiz igotzeko-; telefonia finkoa eta mugikorra 4G –Orangek herrian egindako hobekuntza eta inbertsioei esker).

Juan Carlos Abascal alkatea pozarren agertu da lehenengo operadore handia sarera iritsi izanarekin. Agintariaren esanetan “etorrera honekin agerian jarri da udalak egindako azpiegitura eta inbertsioa tresna baliogarria dela, telekomunikazioak eta aukerak hobetzeaz gain, enplegu aukerak eta enpresak gurera erakartzeko eta zerbitzu publikoak hobetzea ahalbidetuko baitigu”.

Orangek udal zuntz optikoko sareaz baliatuko da, bere ekipo eta zerbitzuarekin eginez ezaugarri duen kalitateari eusteko

Ezagutzera gaur eman den hitzarmenean jasotzen denez, Orangek udal zuntz optikoko sareaz baliatuko da zerbitzu guztiak eskaini eta denoi iristeko, eta hori bere ekipo eta zerbitzuarekin egingo duelarik inoren esku utzi gabe, ezaugarri dituen kalitate gorena eta bezeroaren gogobetetzea bermatzeko.

Orange konpainiak sarea eta zerbitzuak probatu egi ditu azken asteetan, aitzindari eta pilotu izan diren bezero taldearen bidez. Probak ondo atera eta arrakastatsuak izan dira. Gaur bertan, salmentari ekingo dio, bezero berrien bila, herriko plazan stand informatiboa izango duelarik jarrita egun guztiak zehar.

Orange enpresako zuzendariek adierazi dute “zuntz optikoa zabaltzeko aukera paregabea dela Ermukoa, dagoen azpiegitura aprobetxatzeagatik, 2020. urtean estatuko 16 milioi etxeetara iristeko aurreikuspenarekin bat. Hitzarmenaren bidez, operadore pribatuak udalaren sarea partekatuko du, egitura bikoiztu eta horretan gastatu beharrik gabe. Inoiz esandakoaren ildotik, honako ekimenekin ados gaude epeak laburtu, kostuak konpartitu eta sarea eraikitzeko herritarrenganako eraginak gutxitzen direlako. Herritarren esku komunikazio eskaintza aurreratuena lehenbailehen eta prezio lehiakorrenetan eskaini ahal izateko”.



Hortaz, Orangeko bezeroek bere TBan eskaintzen duen eduki zabalak gozatu ahal izango ditugu, baita aisialdikoez era eta horien artean, besteak beste, honakoak daude: 40 kate premium, Netflix, Rakuten Waki, eta abar barne. Eta estatuko futbol partidarik onenak (lehen mailako Santander liga, bigarreneko 1|2|3 Liga, asteko partida nagusia, Errege Kopa) eta nazioartekoa baita ere (UEFA, Champions League eta UEFA Europa League), Britainiako Premier, Alemaniako Bundesliga edo Frantziakoa.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo