Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/8/17

Zuntz optikoko sarean ‘tartekako etenaldiak’ izango direla iragarri du Fibermuak

Sarean teleoperadore berriei zabaltzeko eta osagi berriak jartzeko lanak egiten ari direlako

Zuntz optiko ultra azkarraren jabe den Promosa udal sozietate publikoak azpiegitura hori egokitzen eta horretan osagai berriak ezartzen jarraitzen du telekomunikazio operadore berriak sartzerik izan daitezen, horren bidez bezeroei era erabateko zerbitzuak eskaini ahal izan diezaieten.

Lanen esleipendunak ezagutarazi duenez “Fibermua sarean aldi baterako edo tartekako etenaldiak izango dira diseinatu dugun esku-hartze horrek sareko nodoetan jardutea aurreikusten duelako. Mozketak bakarrik lanegunetan gertatu ahal izango dira, hain zuzen abuztuaren 13ko goizeko 9etatik abuztuaren 31ko 5ak bitartean”.

Teknikariek sare guztiko nodoetan lan egingo dute lerroaren ordenari jarraiki eta etxeetara seinalea daraman armairu bakoitzeko erabiltzaileak ukituko ditu. Lanak egin ondotik, zerbitzuak ahal bezain laster altxatzea aurreikusten dugu. Enpresak etxeko routerrak piztuta uzteko eskatzen digu, seinalearen transmisioa zuzena dela egiaztatu ahal izateko. Mila esker zuen laguntzagatik eta barka eragozpenak”.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo