Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/5/28

Gorabeherak Udalaren zuntz optikoko sarean

Ermuko Udalaren zuntz optikoko sare neutroak matxura eta arazo ezberdinak izan ditu pasatu den asteburuan zehar, eta udalerri osoan izan dute eragina. Arratoiek eragin dituzte arazo horiek, zuntz optikoko kableei kosk egin eta zerbitzua eten baitute.

Lehenengo intzidentzia larunbatean gertatu zen, maiatzaren 26an, 12:15 aldea. Sare nagusia eta etxebizitzak lotzen dituen konexioen armairu edo nodoetako bat, 9 zenbakiduna, oso-osorik zerbitzurik gabe gelditu zen eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitza bikoitiak konexiorik gabe utzi zituen, 6tik 54ra arte, biak barne, Gizarte Zentroaren inguruan.

Hainbat ordutan lanean aritu ostean, arazoaren jatorria identifikatzea lortu zen, eta larunbatetik iganderako gauean, 03:30ak inguruan, intzidentzia konpondu ahal izan zuten teknikariek.

Dena dela, igandean, maiatzak 27, 18:30ean, beste arazo bat detektatu zen, eta herri osoan izan zuen eragina (industrialdeak barne), Udalaren zuntz optikoko sarea erabiltzen duten lau operadoreei egin baitzion kalte: Esanline, Sarenet, Nubip eta Adamo zerbitzurik gabe gelditu ziren. Guztira, 1.300 erabiltzaile inguru gelditu ziren konexiorik gabe. Era berean, Vodafonek alokairuan hartzen du Udalaren zuntz optikoaren zati bat; beraz, Ermuko erabiltzaileez gain, Eibarkoek eta Elgoibarkoek ere zerbitzuaren etena pairatu zuten.

Astelehen goizaldeko 04:00etan konpondu ahal izan da aberia, eta arazoa Zearkalen topatu da, larunbateko intzidentziaren kasuan bezalaxe. Bietan, arratoien hozkadak izan dira arazoa, horiek eragin baitute zerbitzua etetea eta datuen, telebisten eta telefonoen lineak konexiorik gabe gelditzea.

Hori horrela, astelehen goizean zehar arratoien aurkako neurriak zorroztu dira Zearkalen, berriro mota horretako arazoak gertatu ez daitezen.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo