Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/7/14

Ermuak eta Mallabiak lankidetza sinatu dute zuntz optikoaren sarea bigarrenaren hirigunera luzatzeko

Mallabiko eta Ermuko udalek lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan gure zuntz-optikoko udal sare neutroa (etxebizitzara bertaraino iristen den banda oso zabalekoa, GPON teknologian oinarrituta dagoena) bizilagun dugun herrira eraman eta zabaltzeko. Herri bietako alkateak, Igor Agirrek eta Carlos Totorikak, udal bien lankidetza horren oinarri izango den agiria sinatu berri dute. Zuntz-optikoaren sarea Mallabira eramatea eta hirigune horretan dauden etxeetara sartzeak 140.000 euroko inbertsioa izango duela aurreikusi da. Mallabiak obra zibila gain hartuko du, zeinak 78.408,53 eurotako kostua izango duen aurreikusi den. Ermuko Udala zuntz optikoko sarea hedatzeaz arduratuko da Promosa sozietate publikoaren bitartez, eta horretarako 61.122,08 euro gain hartuko ditu. Hitzarmenari eta hori gauzatzeari esker, Mallabiko ehunka biztanlek telekomunikazio hobeak izatea posible egingo du eta, baita Internet eta kable bidezko TB bezalako hainbat zerbitzu elektroniko ere.

Ermuko Udalbatzarrak aho batez onartu du Mallabiko udalarekin sinatu den lankidetza-hitzarmena, uztailaren 5ean eginiko azken Osoko Bilkuran. Promosa sozietate publikoa da sarearen arduraduna, eta Mallabiko hirigunean zuntz optikoa sartuko du bertako bizilagunek Fibermua banda ultra zabaleko sarea erabili ahal dezaten. Juan Carlos Abascal zinegotzi arduradunak pasatu den uztailaren 5eko Osoko Bilkuran azaldu zuenez, bizilagun diren erakunde bien arteko lankidetza eta elkarlanerako tresna izango da.

Mallabiak bere eskumenekoak diren argiztapen publikoko sareko kanalizazioak egokitzeko beharrezko den obra zibila egingo du; izan ere, bide horretatik igaroko da zuntz optikoko sarea. Lan horiek burutu ahal izateko, 78.408,53 euroko aurrekontua du. Gainera, sare horren mantentze lanen arduraduna izango da aurrerantzean ere.

Ermuko Udala aldiz zuntz optikoko sarea -Promosa sozietate publikoaren bidez- hedatzeaz arduratuko da eta horretarako 61.122,08 euroko aurrekontua izango du. Era berean, zuntz sarea mantentzeaz arduratuko da.

Azpiegituraren erabilerari dagokionez, Promosak zabalik izango du sarea bertan sartu eta zerbitzuak eskaini nahi dituzten operatzaile guztientzat, telekomunikazio zerbitzuak eskaintzeko merkatuan lehia irekiko erregimenak ezarritakoari jarraiki eta hura betetzeko.p>

Promosa sozietate publikoak Ermua osoan zehar hedatu du sarea; baita ere Eibar-Ermuko unibertsitate kanpusera arte eraman eta Mallabiko Goitondo industrialdera luzatu, ‘Orbea’ bezalako enpresa handiek zerbitzu hobea eduki zezatela bermatzeko.

Ermuan egun sare neutroak zerbitzuak eskaintzen lau operadore ditugu (Adamo, Sarenet, Nubip y Esanline). Udalak zuntz optikoaren eta sarearen inguruko zalantza eta galderak argitzeko telefono bidezko arreta zerbitzua jarri berri du. Telefono zenbakia 943 17 91 53 da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo