Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/7/8

Udalbatzak Ermuko zuntz optikoa Mallabira hedatzea adostu du

Ermuko Udalak aho batez onartu du Mallabiko Udalarekin sinatuko duen lankidetza-hitzarmena, ondoko herrian zuntz optikoa hedatzea ahalbidetuko duena.

Promosa sozietate publikoa da sarearen arduraduna, eta Mallabiko hirigunean zuntz optikoa sartuko du bertako bizilagunek Fibermua banda ultra zabaleko sarea erabili ahal dezaten.

Juan Carlos Abascal zinegotzi arduradunak pasatu den uztailaren 5eko Osoko Bilkuran azaldu zuen moduan, bi instituzioren arteko lankidetza eta elkarlana da, Mallabiko erdigunean banda zabaleko zuntz optiko sare neutroa txertatu eta herriaren telekomunikazioak hobetzeko helburua duena.

Mallabiko Udalak bere eskumenekoak diren argiztapen publikoko sareko kanalizazioak egokitzeko beharrezko obra zibila egingo du; izan ere, bide horretatik igaroko da zuntz optikoko sarea. Lan horiek burutu ahal izateko, 78.408,53 euroko aurrekontua du. Gainera, sare horren mantentze lanen arduraduna izango da aurrerantzean ere.

Bestalde, Ermuko Udala zuntz optikoko sarea hedatzeaz arduratuko da Promosa sozietate publikoaren bitartez, eta horretarako 61.122,08 euroko aurrekontua izango du. Era berean, zuntz sarea mantentzeaz arduratuko da.

Azpiegituraren erabilerari dagokionez, Promosak ez du operatzaile berrien sarrera oztopatuko, telekomunikazio zerbitzuak eskaintzeko merkatuan lehia irekiko erregimena bere horretan mantendu ahal izateko.

Bi udalen arteko lankidetza-hitzarmena datorren asteartean sinatuko da, uztailaren 12an, 13:45etan Ermuko Udaleko Bilkura Aretoan.

Gogoratu nahi dizuegu Udalak martxan jarri berri duela telefono bidezko arreta zerbitzua, zuntz optikoaren inguruko edozein zalantza argitu ahal izateko: 943 17 91 53 da zenbakia.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo