Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2016/7/7

Zuntz optikoaren inguruko informazioa emateko telefonoa jarri du abian Udalak

Ermuko Udalaren zuntz optikoko sare neutroak hazten jarraitzen du, eta eskaintzen dituen aukera guztiei etekina atera nahi zaie. Hori dela eta, eta herritarrei beharrezko informazio guztia eman ahal izateko, telefono zenbaki bat prestatu du Udalak, zuntzaren inguruko zalantzei erantzuna emateko.

Izan ere, zuntz optikoaren proiektuak ahalmen handiko Internet konexioen aurreneko postuetan jartzen du gure udalerria. Proiektu aitzindaria da, eta 16.500 biztanleko herri bati Europan diren punta-puntako zerbitzuen parekoa ematen dio; gainera, inbertsioaren berreskuratze ekonomikoa lehenetsi duen proiektu jasangarria da.

Egun, lau operadore daude zuntz optikoaren zerbitzuak eskaintzeko: Sarenet, Adamo, Nubip eta, berriena, Esanline. Beharrizanaren arabera zein zerbitzu kontratatu argitu ahal izateko, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 943 17 91 53. Udalak abian jarri duen zenbaki horretan, herritarrei beharrezko informazioa emango zaie zuntz optikoaren inguruan.

Zuntzak eskaintzen dituen abantailen artean daude, besteak beste, 1000 Mbps abiadurako jaitsiera-ahalmena eta 200 Mbps-ko igoera-ahalmena duen Internet zerbitzua; telefono- eta telebista-zerbitzuak edukitzeko aukera; telebista, smartphone, tablet eta/edo ordenagailu pertsonalaren bitartez udal saretik eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko aukera; eta etorkizunean administrazioek udal saretik eman ditzaketen zerbitzu berriak (telelaguntza, teleformakuntza eta abar) edo enpresa pribatuek eman ditzaketenak (telejagoletza, tokiko telebista-kanalak eta abar) ekipo berririk jarri gabe eskuratzea.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 17 91 53 zenbakira.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo