Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/11/26

‘Adamo’ telekomunikazio operadoreak Ermurako duen eskaintza aurkezten hasi da San Pelaioko standetik

'Adamo' telekomunikazio operadoreak stand-a jarri du San Pelaio parkean eta bertatik ezagutarazten hasi da zuntz optikoko udal sare neutroaren bidez Ermuko etxebizitzetarako proposatzen duen eskaintza. Adamo aste honetan zehar bere hasierako eskaintza zabaltzen ari da, abenduaren 10etik hasita berarekin kontratatzen duten etxebizitzek gozatu ahal izango dutena. Izan ere, data horretatik aurrera Adamo izango da udal zuntz optikoko sare neutroaren bidez zerbitzuak eskaintzen hasiko baita. Eskaintza aurkezteko stand koloretsua, laranja, jarri du San Pelaio parkean, horren gainetik puxika erraldoia dutelarik, zepelin formakoa. Postu hori azaroaren 29ko ostiralera arte mantenduko da. Aldiz, abenduan, beren kanpaina eta presentzia areagotu egingo dute gure herrian, informazioa emanez San Pelaio kalean dagoen Eroski Center supermerkatuan egongo baitira, abenduaren 13ra arte.

Adamo enpresak aurkeztu duen eskaintzak ondorengo hauek dira. Batetik, oinarrizkoa deritzana; 100 Mbit/segundoko abiadura errealeko internet zuntz optiko bidez, simetrikoa izango dena, hau da edukiak jaitsi eta igotzeko abiadura berbera. Telefono finkoetara eginiko deiak eta WiFi-n bideratzaile edo routerra. Horren truke 4,95 euro, gehi linearen kuota gehi zergak (BEZ %21a). Bigarrenik, ziztu bizian nabigatu nahi dutenen guztientzat, 300 Mbit/segundoko abiadura errealeko internet zuntz optiko bidez, hau da edukiak jaisteko eta 100 Mbit/segundoko abiadura erreala. Telefono finkoetara nahi eskukoetara eginiko deiak eta wifi-n bideratzaile edo routerra. Horren truke 9,95 euro, gehi linearen kuota gehi zergak (BEZ %21a). Prezio eta promozio horiek datorren 2014ko martxoaren 31ra bitartean mantenduko dira. San Pelaioko standera pertsona ugari hurbiltzen ari da, bertan zuzeneko informazio jasotzeaz gain, gozokiak, puxika eta opariak ere hartzen dituztelarik.

Oferta de lanzamiento de Adamo Telecom
Zerbitzua 1ngo eskaintza
(promozioan)
1ngo eskaintza
(promozioaren ondoren)
2. eskaintza
(promozioan)
2. eskaintza
(promozioaren ondoren)
Telebista - - - -
Internet 300 Mbit/s (bajada) y 100 Mbits/s (subida) 300 Mbit/s (bajada) y 100 Mbits/s (subida) 100 Mbit/s (bajada y subida) 100 Mbit/s (bajada y subida)
Telefonoa
  • Llamadas nacionales a fijos
  • Llamadas nacionales a móviles
  • Llamadas nacionales a fijos
  • Llamadas nacionales a móviles
Llamadas nacionales a fijos Llamadas nacionales a fijos
Requisitos 12 meses de permanencia 12 meses de permanencia 12 meses de permanencia 12 meses de permanencia
Salneurria 9,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 30,19 € 24,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 48,34 € 4,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 24,14 € 20 € + 15 € (línea) + BEZ = 42,35 €

Adamo Suedian sortu zuen 2004. urtean Fredrik Gillstromek, Adamo Bredband izenarekin. Adamok abiadura handiko Internet etxeetara ematen hasi zen lehenengoetariko peradorea izan zen. Eta 2007an Espainian 100 Mbit/segundoko abiadurako konexioa interneten etxeetan ematen hasi zen lehen zerbitzu hornitzailea izan zen.

Izan ere, abenduaren 10etik hasita, ermuarrok bertan lanean ari diren telekomunikazio enpresekin zerbitzuak kontratatzeko aukera izango dugu. Eta etorkizunean etor daitezkeenekin baita ere. Ordura artean eta momentuz, bi dira zerbitzuak eskaintzen hasiko diren telekomunikazio operadoreak. Izan ere, Adamo eta -Open Cable taldearen barne dagoen- Atrium Telecom Ermua.

Zerikusia duten albisteak

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo