Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/11/8

Zuntz-optiko bidezko zerbitzuak ematen hasteko prest

Zuntz-optikoko udal sare neutroa sendotzen jarraitzen du. Laster baten zerbitzuak banatzeari ekingo zaio. Herriko zazpiehun etxek, jada, zuntz-optikoaren hargunea badute. Horiez gain, beste berrogeita bi etxebizitza ditugu herrian hargunea izateaz gain ONT (ohiko 'router' edo bideratzailearen antzekoa) eta set top box Ðdeskodetzailea- eta urrutiko agintea dutenak. Talde hori osatzen dute 'probak' egiten eta funtzionamendua aztertzen ibil idirenek, zeintzuek internet eta TBko zerbitzuak erabiltzen ari diren Ðabiadura, kateak, grabazioa, eta abar ...- Zerbitzu horietaz eta telefoniako hainbat gehiagoz laster guztiok gozatu ahali zango dugu.

Atrium Telecomek -Open Cable taldekoa- eta Adamok gure herrian zuntz-optikoaren bidez zerbitzuak eskaintzeko erabaki hartu dute, Are gehiago, Ermura bertara etorri dira edo iristear daude, kasuan kasu. Izan ere, abenduaren 10etik hasita, ermuarrok bertan lanean ari diren enpresekin zerbitzuak kontratatzeko aukera izango dugu. Eta etorkizunean etor daitezkeenekin baita ere. Abenduaren 10era bitartean dugun hilabetean enpresa horiek beren burua aurkeztuko dute herritarron aurrean, bertan egin ditzaketen bezeroentzat pentsatuta dituzten eskaintzak ezagutzera ematearekin batera. Aurkezpen eta eskaintzak ezagutarazten bihar bertan hasiko da lehengoa, San Martin azokaren baitan. Atrium Telecomek -Open Cable taldekoak- aditzera eman digunez informazioa emateko stand bat jarriko du bihar Goiko plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 3etara mantenduko dena. Bertan informazioa eman eta Ermurako prestatu duten eskaintza aurkeztuko dute. Aipatu standn horretara hurbiltzen diren herritarrei hainbat opari banatuko zaizkie.

Etorriko zaizkigun lehen bi operadoreak beren eskaintza ezagutaraziko dituzte datozen lau asteetan zehar

Atrium Telecom Ermua logoa '‘Atrium Ermua Telecom’' deritzan enpresa Ermura etorri eta bulegoa jarri du ‘Izarra Centre’ eraikinean. Bertan jada langileak daude eta telefono finkora zenbaki berri bat ere eskuratu dute, 846 08 00 10 hain zuzen ere. Enpresak aurreratu duenez bere lehen eskaintza 29, 50 eurokoa izango da, BEZik gabe, eta horren barne ondorengo produktuak sartuko ditu: TBko 50 kate, 50 MB abiadura izango duen internet eta telefonoa (estatuko finkoetara doan deitzeko 300 minutu eta eskukoetara beste 50 minutu. Enpresako Antonio Ramón Guilabert kontseilariak adierazi digunez Ermuan egonkortu eta hazteko asmoarekin etorri da. 'Atriumek' herrian dugun oinarri eta 'amateur' mailako kirolari babesa eta laguntza emateko prest dago.

Atrium Telecom Ermua hasierako eskaintza
Zerbitzua Deskripzioa
Telebista 50 kate
Internet 50 Mega
Telefonoa
  • Doako 300 minutu Estatuko telefono finkoetara
  • Doako 50 minutu Estatuko esku telefonoetara
Zenbatekoa 29,50€ + BEZ

Adamoren logoa Jatorriz, suediarra den '‘Adamo’' operadorea ere Ermura etortzeko prestatze laneatan ari da. Enpresak planninga bat prestatu du ezagutzera emateko eta azaro honen azken astean aurkeztuko du bere burua eta bere eskaintza. Berek okapena San Pelaio auzoa izango da, batetik, parkean standa eta puxika erraldoi -zeppellin- bi jarriko ditu eta, bestetik, Eroski Centerren ere promoziorako eta kanpaina zabaltzeko gunea hamar egunez edukiko du, jada Elorrioko banatzaile handiarekin hitzartua baitu. Hasiera baten Ermuan egingo duen eskaintza ez dugu momentuz ezagutzen, ez baitu zehaztu ez eta ezagutzera eman. Nolanahi ere, lasterbidez baliatuz bere webgunea uzten dizuegu, beste hainbat herrietan eskaintzen dituztenak ikusterik izan dezazuen, antzerakoak izan daitezkeelakoan.

Beste hainbat operadore ere Ermura etorri eta zerbitzuak eskaintzeko prest izan daitezkeela erakutsi badute ere, ez dute baiezkorik ez ezezkorik hartu, oraingoz behintzat. Hortaz, itxaron beharko.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo