Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/9/18

Zuntz-optikoaren sare eta etxebizitzak lotzeko lanen aurreikuspena datorren asterako

Zuntz-optikoaren udal sarea etxebizitzetara sartzeko lanak aurrera doaz. Promosa sozietateak ezagutzera eman duenez irailaren hirugarren astean sarea eskatu duten etxebizitzetara zabaltzeko lanak egiten jarraituko. Lan horien bidez zuntz kablea etxebizitza barrura sartuko –seinalea erroseta optikoan utziz- etxebizitza sare nagusiarekin lotuz. Lanen plangintzak Errebalburu, probaleku, Seigarren Mendurrena, Andaluzia Zeharbidea eta Zubiaurren jardutea aurreikusten du. Komunikazio azpiegitura berri horretarako konexio horiek baimen eman duten portale eta bizilagun komunitateetan egingo dira. Eta portaletatik hala eskatu duten herritarren etxe barrura.

Promosak sare nagusirako kable tirada egina du eta baita hori handizkako hornitzaileekin konexio edo lotura eginda era. Sareak hamahiru sarbide puntu ditu, teknikoki nodo izena dutenak –konexiorako zentralak zonaldeka- horiek eta kablez eraikinetan jarri dituzten kaxa beltz batzuetara –Terminal Optikoaren Kaxa deritzatenak- doazenak. Kaxa horietatik segituz etxebizitza barnean jarriko duten erroseta optikora zabalduko dute seinalea. Horrela adierazi eta eskatu duten herritarren etxebizitzetara, hain zuzen ere.

Zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko du eta, beraz, herritarrontzat erabat doan izango da. Bestalde, zuntza etxebizitzaraino sartzen duen herritarrak ez du segidako fasean zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita.

Datorren asterako lan plangintzak data eta orduak zehazten ditu komunitate bakoitzerako eta horren barne dauden bizilagunen etxebizitzetarako. Guk plangintza hori uzten dizuegu lasterbidez baliatuaz ukitutako guztiek jakinaren gainean egon daitezen eta lanera doazen langileei zabaldu eta erraztasunak eman diezazkioten, horiek behar bezala kreditaturik izango baitira. Inork arazorik baluke egokitutako egun eta orduetan etxean izateko, koordinazio zentroarekin harremanetan jar daiteke egun eta ordu berri adosteko. Hortarako bi bide daude, 943 17 63 84 telefono zenbakira deitzea, astelehenetik ostiralera eta goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean, edota ftth@udalermua.net postontzi elektronikora idaztea.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo