Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/11/14

Aldapa, San Pelaio, Diputazio, Zeharkalea eta Andaluziako bizilagunek zuntz-optikoko udal sarearen hedatzeari buruzko informazioa jasoko

Promosa udal sozietateak datozen asteetan zuntz-optikoko udal sarearen hedadurari buruz informazioa emateko bilera gehiago egingo ditu. Bilerak auzo ezberdinetako bizilagunekin zuzenean egingo ditu proiektuaren berri emateko eta aurrea jauzia egiteko, kasu honetan zuntza etxebizitza barneraino sartzeko baimen indibidualak eskatuko baititu. Urriaren hasieran Izarra Centren egindako lehen bilera Erkidegoak kudeatzen dituzten enpresekin eta presidenteekin egin zuen eta, jada, ehundik gora (100) etxebizitzek baino zertxobait gehiagok baietza eman dute beren eraikina sareari lortzeko. Eta bizilagun partikularrei dagokienez, bi bilera egin ostean, 150 baimen jaso du, zuntz-optikoa etxe barrurarino sartzeko. Promosa sozietateak jabe-erkidego eta bizilagun interesatuen kopurua zehaztu nahi du, egun kaleetan egiten ari den obrak amaitu eta gero, etxebizitzekin jarraitzeko.

Zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko du, herritarrak ez izanik zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita

Aste honetan batzar bat gehiago egingo du. Eta datorren astean eta hurrengoa, beste bi, hurrenez hurren. Bilerak arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera egingo dira. Lekua ezberdin izango da, auzoan bertan egin ahal izateko. Lehena bihar ostegunean –azaroaren 15ean- egingo da eta horretara deituta daude Aldapa, San Pelaio, Diputazio, Zeharkalea eta Andaluzia kaleetako eraikinetan bizi diren pertsonak. Bilera hau Izarra Centren egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Hurrengo bilera, astelehenean –azaroaren 19an- egingo da Lobiano Kulturgunean ordu berberean. Horretara deituta daude Goienkale, Okin-zuri, Zubiaurre, Karabixa, Santiago, eta Zerukoa I eta II kaleetako eraikinetan bizi diren pertsonak. Bilerak deitzeko espresuki prestatutako informazio oharra banatu eta zabaldu zaie portaletan jarriz.

Gogoratu behar dugu zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko duela eta, beraz, herritarrontzat erabat doan izango dela. Bestalde, zuntza etxebizitzaraino sartzen duen herritarrak ez duela zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo