Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/10/11

Jabe-erkidegoek zuntza eraikinetara sartzeko baimena eman behar dute eta instalazioa Promosak ordainduko du

Jabe-erkidegoek udal zuntz-optikoko sarea eraikinetara sartzeko baimena ematen duten ala ez erabakitzeko hamar egun izango dute behar dute, gerora peoretatik nahi dutenen etxebizitza eta dendetara iristeko xedez. Instalazioa sartzeko baimena fase honetan ematen dutenek ez dute lan eta ekipoengatik ezer ordaindu beharko, kostua Promosa sozietate publikoak gain hartuko baitu. Ondoren, sarean operadoreek eskainiko dituzten zerbitzuak kontratatzen duten pertsonek, kontratatutakoaren prestakuntzagatik ordainduko dute. Jada telekomunikazioetako multinazionala den operadorea –Orange- eta TBa digitalean produktuak eta konponbideak ematen dituen hornitzaile globala den enpresa zerbitzuak -Safeview- eskaintzen hasteko ados eta prest daude. Horiek dira atzo arratsean Izarra Centre eraikinean zuntz-optikoko sarearen proiektuaz aurrera egiteko Finka Administratzaileekin eta Jabe-erkidegoetako presidenteekin egin zen bilerako gauzarik garrantzitsuenak.

Ehun bat pertsona inguru bertaratu ziren atzokoan Izarra Centre eraikineko auditoriumera. Aretoa txiki geratu zen, kabitzen zen jendeaz gain pertsona joan baitzen. Jarleku gehiago ipini baziren ere, atzeko aldean hainbat pertsonek zutik jarraitu zuten bilera. Modernizazio, langileri eta idazkaritza alorretako zinegotzi den Jose Luis Clementek eman zion hasiera bilerari. Politikariak proiektuaren zergatia azaldu zuen: “gure udalerriko etorkizunaren alde, teknologian inbertitzen ari garela hobera egin eta alor guztietan aukera gehiago izateko xedez” adieraziz. Haren esanetan, erabaki hori hartu da, “beste inork egin dezala edo merkatuen errentagarritasun aldagaien zain eta pentzutan egon gabe”. Proiektuaren arduradun den ingeniari informatikoak, Gorka Areitioaurtenak, sarea etxeetara sartzeko baldintza teknikoez mintzatu zitzaigun. Honen esanetan, hedatzea auzoka egingo da fase ezberdinetan, eta eraikinak Telekomunikazioetarako Azpiegitura Komuna edo Telekomunikazio Instalazioetarako Aretoa Barnean duen ala ez erreparaturik. Eraikinek horrelakorik ez duenean konexioa fatxadatik egin beharko dela azpimarratuz.

Hirugarrena hitz egiten Safeview enpresako Natalia Hernandez izan zen. Honek etxeraino zuzenean doan ahalmen eta abiadura handiko konexioak egun eskaintzen dituen aukerak anitz eta ugariak aipatu zituen laburki. Azkenik, Orange enpresan Banda Zabal eta Abiadura Handiko zuzendaria, Ignacio Carro, mintzatu zitzaigun. Ordezkariak bere enpresak Ermuko sarearekin bat eginen duela eta Ermuan horren bidez zerbitzuak eskainiko dituztela iragarri zuen. Korporazioaren datuak aurkeztu eta operatzen ari diren lekuetako egungo eskaintza eta prezioa aurreratu zituen.

Bilera ordu betekoa izan zen, aurreikusi bezala. Mahaiko laur ordezkarien ondoren, eskari-galderen txanda egin zen bertaratutakoek zalantzak galdetu zezaten. Jarraian eta pdf formatuan atzokoak banatutako agiriak uzten dizkizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo