Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/5/5
Irakurtzearen gozamenari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa hori gaur hasi da eta maiatzaren 17ra bitartean mantenduko. Horretara berrogeita zortzi argazki bildu dira ‘Irakurketaren gozamena’ titulupean. Bilduma Salamancako Torrente Ballester udal liburutegiak utzi du eta horretan bilduta daude, azken urteetan izen berbereko lehiaketan sarituak izan diren irudiak. Erakusketa gure udal liburutegiak antolatu du.
Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbata eta igandeetan, 12:00etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Sarrera doan da. Erakusketa maiatzaren 17ko larunbatera bitartean mantenduko da.