Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2022/10/17
Ermuko Udalak, Adinekoekin Hiri Lagunkoia proiektu estrategikoaren eta bere talde eragilearen bitartez, ekintza sorta antolatu du adineko pertsonek gure komunitatean duten zeregin aktiboari balioa emateko.
"Adineko pertsonentzako jardueren astea" urriaren 25etik azaroaren 3ra izango da, eta 60 urtetik gorakoentzako doako bost proposamen biltzen ditu.
Azken bi urteetan Adinekoen Nazioarteko Eguna (urriaren 1a) hainbat ekimen motaren bitartez ospatu da egunean bertan. Aurten, urriaren amaierara aldatu dira jarduerak, Ermuko adineko askok oraindik kanpoan jarraitzen baitute hilaren hasieran, euren jatorrizko herrietan.
Oraingoan, programaren gai nagusiak historia eta kultura izango dira. 60 urtetik gorako bizilagunek osatutako Adinekoekin Hiri Lagunkoia Ermuko talde eragileak egindako proposamenei esker, udalerriko eraikin berezietara bisita gidatuak, erakusketa ibiltaria, dokumental baten proiekzioa eta musikaz eta dantzaz gozatzeko jai-saio bat eskainiko dira.
Programa osoa honakoa da:
Jarduerak Ermuko 60 urte edo gehiagoko pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete ekimen hauetako edozeinetan 943 17 10 30 telefono zenbakira deituz edo Emakumearen Topagunera joanez.