Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/10/3

Iraupen luzeko hamabi langabek Enplegu Plan pilotu bati ekin diote gizarteratu eta laneratu ahal izateko

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eta/edo Euskadin Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen ari ziren 8 emakume eta 4 gizon laguntza integraleko tokiko proiektu pilotu batean hasi dira gaur. Proiektu horrek Europako «Next Generation EU» funtsetatik 258.289 € jasoko ditu, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren barne.

Dozena bat pertsonak Ermuan gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza integraleko tokiko proiektu pilotua hasi dute gaur, enplegu eta prestakuntzako proiektu mistoa, orientazio profesionaleko ibilbide pertsonalizatua edukiko duena. Lanbideren eta Gizarteratze Ministerioko Gizarteratze Helburu eta Politiken Idazkaritza Nagusiaren ekimena da. Alkateak harrera eta ongietorria egin die goizeko 9etan Izarra enpresa ekimenen zentroan. Juan Carlos Abascalek animatu egin ditu prestakuntza eta esperientzia lortzeko aukera aprobetxatzera, lan-merkatura itzultzeko aukera gehiago eta hobeak izango baitituzte. Agintariak nabarmendu duenez, Europatik dirua jasoko duen ekimena da, "tradizioa, taldeak, ezagutzak eta baliabideak ditugulako enplegu pilotuaren plan honetarako". Gogoratu duenez, "ez da ohikoa, ezta normala ere horrelakorik egitea, udalek ez dugulako eskumenik enpleguaren arloan, baina Ermuan horri heltzea nahiago dugu beste alde batera begiratu baino, ezer egitea baino hobea delako. Antolaketaren eta kostuen ikuspegitik, zentzuzkoena enpresekin egitea litzateke, baina pertsonei erreparatzen eta laguntzen diegu" gehitu du.

Proiektu esperimental bat da, eta berekin dakar bi talde osatzea: bata, onuradunek osatutako esku-hartzeko taldea, eta bestea, zeharkako kontrol-taldea, jarduketa-programan parte hartzen ez duen tamaina eta ezaugarri berekoa. Horren atzean zeharkako talde bat dago, ebaluazioa eta jarraipena egiteko, programak enplegagarritasunari dagokionez duen eragina ebaluatzeko. 12 hilabeteko iraupena du, eta bi fase ditu: bata, 2 hilabeteko prestakuntza, eta, bestea, gainerako 10 hilabeteetako kontratazioa. Gainera, orientazio eta laguntza integrala eta pertsonalizatua izango dute. Proiektua amaitzean, kideek bi profesionaltasun-ziurtagiri jasoko dituzte: batetik, espazio irekietako eta industria-instalazioetako garbiketari buruzkoa, eta, bestetik, hondakinak biltzeko eta tratatzeko moduluei, lorategiak edo berdeguneak mantentzeari eta hobetzeari buruzkoa. Garbitasunari, higienizazioari eta desinfekzioari, orga jasotzaileei eta garabi-zubiei, informatikari eta Interneti edo gizarte- eta lan-trebetasunei buruzko nozioak eta prestakuntzak ere jasoko dituzte.

Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

Parte-hartzaileak irailean hautatu dira, Lanbiderekin koordinatuta, taldeak ausazkoak izateko diseinatutako metodologiaren araberako aurre-hautaketan oinarrituta.

Taldeak espazio publikoak mantenduko ditu, baliabideak birziklatu eta berrerabiliko ditu eta naturaren kontserbazioan lan egingo du: zuhaitz-masak, eta ibilguen eta ibaien garbiketan.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo