Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/30

Lana bilatzea eta zeharkako gaitasunen trebatze ikastarorako izen-emateak zabalik

Langabezian egon edo lanez aldatu nahi duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude ikastaroak, zeinak Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen dituen ‘Gaztedi Durangaldea’ proiektuaren barne.

Ikastaro horiek urteko laugarren hiruhilekoan egingo dira -urrian, azaroan eta abenduan-, eta baliabide praktikoak eskainiko dituzte enplegua eraginkortasunez bilatzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak indartzeko. Prestakuntza horretan, helburu profesionalak zehaztuko dira, eta enplegua bilatzeko prozesuan ikasitako guztia praktikoki aplikatuko da, egungo lan-merkatuak eta etorkizunekoak eskatzen dituzten beharretara egokituz. Lan-eremuan aplikatzea komeni den trebetasunak, gaitasunak eta jarrerak landuko dira.

Ikastaroak Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan egingo dira, egun eta ordutegi hauetan:

Urriak 17-28. Amorebieta-Etxano. 9:30-13:30 h. (izena emateak, urriaren 7ra arte)

Azaroak 7-18. Amorebieta-Etxano. 9:30-13:30 h.

Azaroak 14-25. Durango. 16:00-20:00 h.

Azaroak 21-30. Ermua. 09:30-13:00 h.

Abenduak 12-21. Ermua. 9:30-13:00 h.

Abenduak 12-23. Durango. 16:00-20:00 h.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo