Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/23

Asteburua kirolez blai Ermuan

Iraileko azken asteburu honetan, herrian hainbat kirol ekimen ezberdin antolatu dira kirolzale guztien gozamenerako.

Larunbata, irailak 24, Ermua Blues taldeak antolatutako alebinen futbol 7 txapelketa nazionalarekin hasiko da. Txapelketa Teodoro Zuazua futbol zelaian izango da eta hamalau klubek hartuko dute parte: Real Madril, Athletic Bilbao, C. A. Osasuna, Reala, Celta, SD Huesca, Deportivo Alaves, Real Zaragoza, Racing de Santander, Deportivo de la Coruña, Antiguoko K.E. eta Ermua Blues klubeko 2 talde. Txapelketa 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara jokatuko da.

Larunbatean, 11:30ean, Miguel Angel Blanco kiroldegian, senior emakumezkoen liga 2ko saskibaloi partida jokatuko da: Barakaldoko HGB Ausarta eta Nafarroako Club Deportivo Multibasket. Norgehiagoka Ermuko Saskibaloi Eskolak antolatu du, Udaleko Kirol Alorraren babesarekin.

Arratsaldean, 18:00etan, Jose Merinoren omenezko lasterketa herrikoia hasiko da, Gaztela eta Leongo atletismo elkarteak antolatuta. Lasterketak 10 kilometroko ibilbidea izango du eta Orbe Kardinala plazatik abiatuko da.

18:30ean, Errotabarri Lauko emakumezkoen eskubaloi taldeak, senior zilar mailakoak, Aiala Zarautzekin neurtuko ditu indarrak Udal kiroldegiko kantxan.

Azkenik, hilaren 24an, larunbata, eta 25ean, igandea, atletismoko teknifikazio jardunaldiak egingo dira Kirol Teknifikazio Plan Nazionalaren programaren barruan (2030 Helburua), Espainiako Federazioak eta Kirol Kontseilu Gorenak babestuta.

Larunbatean, 16 atletak altuera-jauziko eta jauzi hirukoitzeko entrenamendu-saioak egingo dituzte, eta igandean, beste 16 lagunek, pertika eta luzera jauzia. Bi saioak Betiondoko instalazioetan izango dira 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era.

Kirol saioez gain, Izarra Centrek lau hitzaldi tekniko hartuko ditu, Ramon Torralbo, Ramon Cid, Angel Sainz eta Hector Sanchez bezalako maila nazionaleko entrenatzaile ospetsuen eskutik. Solasaldi horiek larunbatean eta igandean izango dira, 09:00etatik 10:30era, eta larunbatean, 16:00etan, Ruth Beitia jauzilari kantabriarra izango da hizlari Betiondon.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo