Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/23

Ermuarrok minbiziaren ikerketari laguntzeko martxan aterako gara

VIII. martxa herrikoia urriaren 16ko igandean egingo da eta izen-emate-dortsalak datorren asteazkenean, hilak 28an, eskainiko dira 10 €urotan bakoitzeko

Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioek urriaren 16an, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera ospatuko den VIII. Herri Martxa iragarri dute. 2022ko edizioak 3.800 plaza izango ditu gehienez, eta interesa duten pertsonek irailaren 28tik aurrera eman ahal izango dute izena, dortsal bakoitzeko 10 €uro ordainduta. Bildutako diru guztia gaixotasun onkologikoak ikertzen dituzten proiektuetara bideratuko da.

Antolatzaileek azoka plaza zaharrean egingo dituzte izen-emateak, asteazken, ostegun eta ostiraletan, goizez 10:30etik 12:00etara eta arratsaldez bostetatik zazpi eta erdietara bitartean. Larunbatetan bakarrik goizez, 11:00etatik ordu 1etara bitartean, 3.800 lagunentzako plazak bete arte. Izena emateko unean, martxaren dortsal eta elastikoa emango zaio izena-ematen duen bakoitzari. Izena ematearen kostua 10 €-koa da, eta bildutako diruak ikerketarako erabiliko dira, zehazki 'Prostata agresiboko minbizia modelatzen duten zelulen komunikazio-sareak deszifratzeko' proiektura, zeina Bizkaiko Campuseko EHUko ikertzaile den Verónica Torrano doktoreak gidatzen duena.

Urriaren 16an bertan, eguerdiko 12:30ean, Minbiziaren Aurkako VIII. Martxa honetan bildutako dirua emango zaio ikertzaileari, Orbe Kardinalaren Plazan egingo den ekitaldi batean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 424 13 00 telefonora.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo