Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/22

Ermuak Malagako Greencities eta S-Moving Biltzarrean parte hartu du

Malagako hirian Greencities eta S-Moving kongresua eginen ari da aste honetan -asteazkenean eta ostegunean-, Espainian hiri adimendun eta jasangarrien eraikuntzan inplikatutako eragile guztien erreferentziazko topaketa. 300 enpresa eta erakunde baino gehiago bildu dituen ekitaldi honetan, 70 hiri eta 50 udal ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte, 30 herrialdetako 250 aditu baino gehiagorekin batera. Eraginkortasun energetikoari, mugikortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko hainbat ikuspuntu partekatu eta hausnartu dituen foroa da.

Eragileen artean, RECI eta Innpulso sareek parte hartu dute, batzorde antolatzailea osatzen baitute. Innpulso Saretik Carles Ruiz eta Juan Carlos Abascal presidente kideak izan dira, Viladecanseko eta Ermuko alkateak, hurrenez hurren. Alkate ermuarrak hiriko liderren topaketa batean parte hartu du. Francisco de la Torre, Malagako alkatea, buru dela, Gema Igual Santanderreko alkatearekin eta Carles Ruiz Viladecanseko alkatearekin bat, Espainia osoko beste hainbat ordezkari eta zinegotzik osatutako mahai zabaleko bilkuran. Taldeak Hiri Agenda gauzatzeaz hitz egin du, garapen jasangarriaren helburuak betetzeko eta klima-aldaketa geldiarazteko ibilbide-orririk onena, baita gure planetari ingurumenean eragiten diogun kaltea gutxitzeko ere.

Tokiko taldean Rosalia Herrera zuzendari nagusia, David Henares eta Josu Ansola Hirigintza eta Garapen Ekonomikoko zuzendariak eta beste hainbat teknikari ere joan dira aipatu kongresura.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo