Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/22

Ermuan alebin mailako 7. futbol txapelketa nazionala jokatuko da

Herriko Futbol Eskolak -Ermua Blues C.D.- 7 jokalarien arteko futbol txapelketa nazionala antolatu du alebinen kategorian, aurten bere sorreraren hamargarren urteurrena bete izanagatik. Txapelketa honetan hamalau klubek hartuko dute parte, horietako sei Espainiako Lehen Mailakoak, lau Bigarren Mailakoak, bat Lehen Federaziokoa eta bestea Ohorezko Mailakoa, bertako biez gain. Real Madril, Athletic Bilbao, C. A. Osasuna, Reala eta Celta dira parte hartuko duten lehen mailako taldeak. SD. Huesca, Deportivo Alaves, Real Zaragoza eta R. Racing de Santander bigarren edo ‘SmartBank' ligaxkakoak, Coruñako Deportivo eta Donostiako Antiguoko K.E. taldeekin eta Ermua Blues taldeko biekin batera. Txapelketa datorren larunbatean jokatuko da, irailak 24, udal Teodoro Zuazua zelaian, Ongarai auzoan, 9:30etatik 20:00etara.

Jarduerak Udalaren laguntza eta babesa du. Egun osorako sarrerak 5 €-ko prezioa du eta partiduetan papeletak salduko euro 1€ean zozketatuko den otarrerako. Goizetik eguerdira sailkapen fasea jokatuko da eta arratsaldean final-laurdenak, finalerdia, 3. eta 4. postuak eta finala. Partidak bukatu ondoren, sariak banatzeko ekitaldia egingo da.

Antolaketa-arauak

Parte hartzen duten taldeek 2012an jaiotako jokalariez osatutako taldeak aurkeztu behar dute. 4 talde egongo dira eta talde bakoitzeko lehenengo biak (2) sailkatuko dira. Sailkapen faseko partidek 25 minutuko iraupena izango dute, eta fase finalek 30 minutukoa, 15 minutuko 2 zati. Irabazitako partidak 3 puntu izango ditu, berdinketak 1 eta galdutakoak 0. Sailkapen fasean bi talde edo gehiagoren arteko berdinketa gertatuz gero, aldeko eta kontrako golen aldea hartuko da kontuan, baita norgehiagoken emaitza ere.

Sailkatutako 8 taldeek final-laurdenak jokatuko dituzte. 4 irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte eta horietatik irabazleak finalera pasako dira. Beste bi taldeek euren artean jokatuko dituzte 3. eta 4. postuak. Azken faseetan berdinketarik izanez gero, 3 penaltiko txandarekin ebatziko da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo