Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/22

‘Quedada no camiño’ jarduera antolatu du Galiziako Zentroak

Ermuan dugun Galiziako Zentroak 13 eta 17 kilometro bitarteko oinezko txangoa antolatu du urriaren 2rako Artarrai Mendi Elkartearen laguntzarekin. Ermutik abiatu eta Muniozgurenen edo Zenarruza-Bolibarren amaituko ahal izango da, aukeran, ibilbidea. Ibilaldi lasaia eta familian, gaitari eta txistularien musikarekin alaitutakoa. Ermutik atera, Betiondotik pasa eta Mallabitik Trabakua gaineraino jarraituko duten ehunka lagunek parte hartuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek. Puntu horretatik, nahi duenak Bolibar udalerriraino jaitsi ahal izango du, Ziortzako kolegiataraino, hain zuzen ere. Bertan, itzultzeko autobusa izango dute. Muniozgurenen amaitzen dutenek ostera Longa auzora joan beharko dute Ermura bueltatuko dituen autobusa hartu ahal izateko.

Doako izen-ematea

Parte hartu nahi dutenek hilaren 28ra arte eman dezakete izena, izena emateko inprimaki honen bidez. Informazio gehiago eta/edo kontsultak egiteko, c.galego.ermua@gmail.com posta elektronikoko postontzira idatzi eta 604 432 163 telefonora deitu. Jarduera karteletan iragartzen da, eta bertan QR kode bat dago, zeinak izena emateko inprimakira zuzenean eramango duena.

Galiziako Zentroak hilabeteak daramatza ekimena lantzen; hasiera batean uztailean egitekoa zena, baina urriko azkenean urriaren hasieran egingo da. 2022a 'Xacobeo' urtea da, eta zentroak jarduera eta jubileoa lotu nahi izan ditu. Hasiera batean, Ermua kostaldetik Santiagorako bidean sartuta egon zatekeelakoan, trazaduraren zati bat berreskuratzea pentsatu zuten. Ez dago oso argi hala denik, nahiz eta zantzu batzuk egon daitezkeen; Santiago Apostolua herriko patroia izatea; heraldika edo herriko armarrian erreferentzia izatea; gurutzea, maskorra eta kalabaza dituen harri zizelkatua herrian aurkitu izana; erromesen ospitale bat izan genuela agirietan jasota egotea, eta abar. Hala ere, gardi dago pertsonak eta merkantziak garraiatzeko errege-bide bat izan genuela herrian. Hutsune historikoa dago , frantsesen inbasioan (Konbentzioaren gerra) udalerria eta artxibo guztiak erre baitziren.

'Xacobeo' delakoaren Zentro Sustatzailea

Galiziako Zentroaren esanetan 'benetako Donejakue Bidea pertsona Santiagorako ibilbidea hasten duen lekuan hasten da. Erdi Aroan erromes zebilen jendea ez zen Orreagara joaten erromesaldia eta bidea hasteko'. Eskualdeko zentroak hausnarketa bat egin eta dokumentazioa oinarritzat hartu nahi du, Donejakue Bidearen trazadura izaten bada hura berreskuratzeko erronkari heltzeko, baldin eta gure herritik igarotzen bazen.

Ermuko Galiziako Zentroak izena eman du eta Galiziako Xuntak Xacobeoren Zentro Sustatzaile gisa aitortu du aurten. Horregatik, bere egoitza sozialean erromesaldia egin nahi dutenek jubileua egiaztatzeko zigilatu beharreko erromesaldi-kredentzialak jaso ditzakete, baita Santiago de Compostela hirira (Coruña) iristeko gomendatutako ibilbideei buruzko informazioa ere.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo