Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/20

Hasi dira Udal liburutegia handitzeko obrak

Teresa Murga eraikineko Udal liburutegi zerbitzua zabaltzeko lanak hasi berri dira pasa den astean. Obrak 2023ko lehen hilabeteetara arte luzatuko direla aurreikusten da. Lan horiei esker, Ermuko liburutegiak espazio zabalagoa eta hobeto egokitua izango du, herritarrek liburutegian dituzten beharrizan berrietara moldatu ahal izateko.

Alde batetik, liburutegi-zerbitzuari eskainitako leku gehiago egongo da, Teresa Murga eraikineko solairu bat gehiago hartuko baita, eta instalazioa dibertsifikatuago egongo da. Bestetik, irakurzaletasuna sustatzeko eta kultura zabaltzeko zerbitzu eta jarduera berriak eskainiko dira, publiko mota ezberdinei begira.

Eraberritze lanak Amarbe enpresa bizkaitarrari esleitu zaizkio, eta egunotan hondakinak kentzen eta lekua husten hasi da. Obrek irauten duten hilabeteetan, Udal liburutegiak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Ordutegia ohikoa da, astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:30era eta, urritik aurrera, larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo