Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/8/8

Ongaraiko ur-jolasak, berriro zabalik

Gaur astelehena, abuztuak 8, berriro zabalduko dira Ongaraiko ur-jolasak. Asteburuan egin den mantentze lanen ondoren, eta uraren kalitatearen eguneroko azterketa pasatuta, berriro ere seguruak dira instalazioak.

Joan den ostiralean, analisietan, ura bainurako egokia ez zela ikusi zen, eta, beraz, jolasak itxita egon dira asteburuan, hainbat mantentze-lan egin ahal izateko.

Egun hauetan instalazioko basoak hustu dira sareko urarekin berriz betetzeko, eta beharrezko lanak egin dira bainatzeko ur egokia lortu arte.

Gaurtik aurrera, jolasen ohiko ordutegia mantenduko da, egunero 10:00etatik 20:00etara, irailaren 15era arte.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo