Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/8/5

Ongaraiko ur-jokoak, mantentze lanengatik itxita

Ongaraiko ur-jolasetako uraren kalitate-kontrola egin ondoren (Ermuko Udalak kontratatutako mantentze-enpresak egunero egiten du kontrol hori), ura bainatzeko egokia ez dela ikusi da gaur goizean. Beraz, enpresak instalazioak aldi baterako ixtea gomendatu du, mantentze-lanak egiten diren bitartean.

Gaur ostirala, abuztuak 5, instalazioko basoak hustuko dira sareko urarekin betetzeko, eta beharrezkoak diren lanak egingo dira bainatzeko ur egokia lortu arte.

Bihar, larunbata, uraren beste lagin-hartze bat egingo da, aztertu eta haren kalitatea egiaztatzeko. Uraren analisiek instalazio hori erabiltzeko balio egokiak ematen dituztenean, berriro irekiko dira jolasak, baina edozein modutara ere, ez da astelehena baino lehenago izango.

Jolasak mantentzeko protokoloan markatutako kontrolari esker, instalazioan anomalitatea detektatu ahal izan da. Horrela, ahalik eta azkarren jokatu da, erabiltzaileei kalteak eragiteko aukera ekidituz eta berriro zabaltzen direnerako segurtasuna bermatuz

Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela zerikusirik Ongaraiko ur-jolasen instalazioko urak eta etxebizitzetako kontsumoko urak. Ongaraiko aisialdi guneko ura zirkuitu itxi bat da, eta bertan lurrera erortzen den ura aprobetxatzen da; ur hori dauden hustubideetan biltzen da eta instalazioak berak makina-gela barruan dituen basoetara birzirkulatzen da, tratatu eta berriro abian jartzeko.

Kontsumoko urak ez du inolako arazorik, kalitatekoa da eta ez du inolako arriskurik eguneroko erabileretarako.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo