Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/7/29

TAO sistema zerbitzuz kanpo egongo da irailera arte

Ermuan txandaka aparkatzeko dugun zerbitzu arautu eta doakoa bertan behera geratuko da datorren astelenetik irailaren 1eko ostegunera bitartean, abuztuan indargabetu egiten baita, sistema hori arautzen duen ordenantzan jasotzen denari jarraiki. Hori horrela, TAO gunean aparkatzea librea da hilabete honetan.

Ermuan egun 48 aparkaleku daude txandakako TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak. Sistema doakoa da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan eta abuztuan sistema bertan behera geratzen da, eta zehaztutako ordutegitik at, aparkatzea librea da.

Sistema abian dagoen guneetan, gehienez ere bi orduz aparkatu daiteke eta ezin da denbora hori luzatu; izan ere TAOren helburua hiritar guztiek lekuak txandaka erabili ahal izatea eta aparkalekua aurkitzea erraztea da. Horrela, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Gauzak horrela, denboratik pasatzen den gidariak ez du tasarik ordainduko, ordenantzan zehaztuta dagoen isuna baizik.

TAO guneak Ermuan

Ermuan guztira 48 aparkaleku arautu dituzten hiru gune daude, eta horietan doan aparkatu daiteke bi orduz, denbora hori luzatzeko aukerarik gabe. Hauek dira eremuak, 2019an birdefinitutakoak:

Behin bi orduak igarota, debekatuta dago lekua utzi eta berriro aparkatzea denbora luzatu ahal izateko; ezingo da autoa TAO eremuan aparkatu bi ordu geroago arte.

Sistemaren helburua behar duen edonork hiriaren erdigunean aparkalekua aurkitu ahal izatea da. Txandakatzea bermatu nahi da, ez gehien ordaintzen duenak ordu gehiago egon ahal izatea. Berdintasuna bilatzen duen sistema da, gidari guztientzat doakoa eta denbora tarte berekoa.

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egiten da, Udaltzaingoak egiten duen ikuskapen-lanaz gain. Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 euroko isunarekin zigortzen dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa izaten da.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo