Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/8/8

‘La boda de Rosa’ eta ‘Jungle cruise’, aste honetan udako zineman

Udako aire zabaleko zinema programazioak aurrera jarraituko du abuztuko bigarren aste honetan. Egitarauko lehen bi zintak eskaini ondoren, astelehen eta asteazken honetan bi proposamen berriz gozatu ahal izango dugu: La boda de Rosa eta Jungle cruise.

Emanaldiak doakoak dira, eta 22:00etan hasiko dira Orbe Kardinala plazan. Euria egiten badu, emisioak Santiagoren parrokia-elizako arkupeetan eskainiko dira.

Zinema saio hauek astelehen eta asteazkenero egingo dira abuztuaren 29ra arte, abuztuaren 15ean izan ezik, jaieguna baita.

Udako zine egitaraua

Astelehena 8: La boda de Rosa

Candela Peña da Iciar Bollainek zuzendu eta 2020an estreinatu den komedia dramatiko honetako protagonista. 45 urte betetzear dagoela, Rosa konturatzen da besteentzat bizi izan dela beti, eta alde egitea, dena uztea eta botoi nuklearra sakatzea erabakitzen du. Bere bizitzaren gidaritza hartu eta negozio propioa izateko ametsa bete nahi du. Baina laster ohartuko da aitak, anai-arrebek eta alabak beste asmo batzuk dituztela, eta bizimodua aldatzea ez dela hain erraza, familiaren gidoian hala idatzita ez badago.

Asteazkena 10: Jungle cruise

Jaume Collet-Serrak zuzentzen ditu Jungle cruiseko abentura dibertigarriak, Disneylandiako atrakzio batean oinarrituta, Dwayne Johnson 'The Rock' eta Emily Blunt-ekin. XX. mendearen hasieran gaude, eta Frank Amazoniako oihana zeharkatzen duen ontzi berezi baten kapitain karismatikoa da. Han, Amazonas ibaiaren arriskuak gorabehera, Frankek Lily Houghton zientzialaria eta McGregor anaia eramango ditu bere itsasontzian. Zuhaitz mistiko bat aurkitzea izango da bere eginkizuna, sendatzeko ahalmena izan dezakeena. Helburua ez da erraza izango, eta euren abenturan era guztietako zailtasunak aurkituko dituzte, baita zuhaitz beraren bila dabilen alemaniar espedizio bat ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo