Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/6/30

Gimnasia erritmikoaren eskaintza irailean berreskuratuko dugu Ermuan

Gimnasia Erritmikoko Ipurua Elkarteak jarduera hori Ermuan eskainiko du 2022-2023 ikasturtean

Herriko haur eta gazteei zuzendutako kirol aukerak gehiago izate aldera, udal Kirol Alorrak – Ermua Kirolak-ek eta Eibarko Gimnasia Erritmikoko Ipurua elkarteak ados jarri dira elkarlanerako eta 2022-2023 ikasturtetik aurrera Ermuko kirol instalazioetan gimnasia erritmiko kirol-jarduera hori eskaintzeko.

Horrela, familietako gazteenek kirol-diziplina eta -prestakuntza kualifikatu, egituratu eta iraunkorrean izena emateko aukera izango dute, eta horien ibilbidea oinarritik -hastapen mailatik- hasiko da, nahi duenak pixkanaka kirol-errendimendua lortu arte.

2022-2023 denboraldirako taldeen eskaintza honako hau da:

Jaiotze-data Taldea Noiz Ordutegia
2015-2016 Prebenjaminak Astelehen - Asteazken 17:30tik-18:30etara
2013-2014 Benjaminak Martes y jueves 17:30tik-18:30etara
2011-2012 Alebinak Astelehen - Asteazken 18:30tik-19:30etara
2009-2010 Infantilak Astelehen - Asteazken 18:30tik-19:30etara
>2008 Amateurrak Astelehen - Asteazken 18:30tik-19:30etara

Izena ematea gimnasiaipurua@hotmail.com postontzian. Datu hauek eman behar dira:

Proposatutako ordutegiak bat ez badatoz zure semearen edo alabaren erabilgarritasunarekin, Gimnasia Erritmikoko Ipurua Klubarekin jar zaitezke harremanetan, zure beharretara egokitutako aukera bat bilatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gimnasia Erritmikoko Ipurua Klubarekin harremanetan jar zaitezke 669 176 108 edo 657 007 846 telefonoetan, edo gimnasiaipurua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo