Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/6/30

Hiri Agendaren prozesu parte-hartzaileko emaitzen laburpena eta itzulketa

Ermuko hiri agendaren parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenen laburpena egin du gaur Udal honek. Gaur goizean, 09:30etik 11:00etara, erakundeko langileentzako saioa egin da, eta, arratsaldean, 18:30etik 20:00etara bitartean, herritarren eta tokiko kolektiboen txanda izango da. Lobiano Kulturguneko auditoriumean izaten ari dira saio horiek, Izarra Centre eraikinean egoitza duen "Manahmana" enpresa bideratzaileak dinamizatzen dituenak.

Alkatea goizeko saioaren buru izan da, eta "eskerrak eman ditu foro honetan parte hartzeagatik eta ideiak luzatzeagatik". Izan ere, "etorkizunean izan nahi dugun hiri-agenda eta Ermua definitzea zeharkako lana da pertsona guztientzat, lan partekatua" erantsiz. Parte hartzen ari direnek definituko duten eredua dela gehitu du, "parte hartzen ez dutenek uko egiten diotela" gehituz. Juan Carlos Abascalek parte-hartze prozesu hori "aurreikus zitekeenaren barne eta espero bezala" baloratu du, zaila baita jendearen interesa erakartzea eta asko kosta haiengana iristea". Alkateak adierazi duenez, deitutako taldeetan iradokitakoa (langileak, focus group edo herritarrak, oro har) bat dator izendatzaile komun batekin, eta ez da elkarren arteko oso desberdina. Ia berrogei ta bost lagunek hartu dute parte, eta erantzun txikiagoa izan da auzoei egindako deialdietan, eta handiagoa talde edo 'focus group' zehatzetan.

Saio edo topaketetan, parte-hartzaileek honako gai hauek planteatu dituzte, besteak beste: kale gehiago oinezkoentzat jartzeko beharra; berdeguneak indartzea; aparkalekuen kopurua handitzea; udalerriaren garbitasuna, argiztapena, segurtasuna eta irisgarritasuna; Merkatu plaza zaharreko eraikinaren erabilera; gazteen aisialdirako espazio publikoak eta etxebizitzak. Alkateak antolakuntzak lantzen dituen ekimen eta proiektuen laburpena eta xehetasunak azaldu ditu, baita kudeatu beharreko zailtasunak eta aurreikusitako aukerak ere. Saioak hainbat talde-dinamika eta bateratze-lana izan ditu. Agintariak beste behin eskertu du parte hartzea, "proiektuak birpentsatzen eta definitzen lagunduko digulako". Udalerriaz eta udaletxeaz harro dagoela esan du. Baita prozesu hau "zintzoa eta ausarta" dela ere bai, "esaten zaiguna onartzen eta eskertzen dugulako".

Partaidetza-prozesu hauen bidez, Ermuko udalak herritarrekin kontrastatu nahi izan du hiriko berrikuntza-ardatz estrategikoak bat datozela Hiri Agendaren helburuekin eta tokiko ekintza-planean definituko diren epe labur, ertain eta luzeko ekintzekin.

Ekintza-plan hau eta horren ondoriozko proiektuak garatzeak gure herria hiri bizigarriago, berdeago, sozialago eta berdinzaleago baterantz eraldatzea erraztuko du. Mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna, hiri-berroneratzea, etxebizitza-parkearen birgaitzea, kalitatezko enplegua eta gizarte-urrakortasunen prebentzioa ere hiri-agenda honen ardatzak izango dira. Bere edukiak Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GIH) kokatuko dira.

Zure iritzia axola zaigu, etorkizuneko Ermua zurekin eraiki nahi dugulako. Aurrez aurreko jardunaldietara joaterik izan ez baduzu, zure iritzia hemen utz diezagukezu: https://ermuahiriagendaurbana.es/eus/partaidetza/

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo