Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/6/29

Liburutegia aldi batez itxiko da, zerbitzua lekuz aldatzeko

Laster Teresa Murgaren eraikinean bertan udal liburutegia handitzeko lanak hasiko dira. Hori dela eta, Liburutegiak irakurketa- eta kontsulta-zerbitzua itxiko du datorren ostegunetik, uztailaren 7tik, obrak irauten duen tartean Lobiano Kultur Guneko Erakusketa-aretoko lekuz aldatzearen zereginei aurre egiteko.

Instalazioa bi astez itxita egongo dela aurreikusi da, bertako langileek funts bibliografikoa egokitu, obrak amaitu arte gordeko dutena edo eraman beharreko bilduma nahiz materiala enbalatu eta Lobiano aldi baterako kokalekura eraman ahal izateko. Liburutegiko behin-behineko zerbitzua Lobianoko Erakusketa Aretoan eskaintzea espero dute uztailaren 21etik aurrera.

Uztailak 7ko ostegunera arte itxita egongo denez, azken egun hauetan bazkideek maileguan har ditzaketen aleen kopurua handitu egingo da, eta liburuak itzultzeko epea behar den denborarako luzatuko da.

Udal Liburutegiko zerbitzua itxita dagoen bitartean, ikasteko esparru bat behar duten pertsonek Tecnotekaren espazioa dute Izarra Centre eraikinean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo