Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/6/23

Gizarte Zentroa, uztailaren 22ra arte itxita

Ermuko Udalak Oporretan jolas aisialdi jarduera programari hasiera emango dio datorren astelehenean, ekainak 27. Jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta udalerriko hainbat lekutan egingo dira.

Udaleku dibertigarri hauetarako erabiliko den guneetako bat Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa da, eta hori dela eta, jendearentzat itxita egongo da uztailaren 22ra arte.

Aste honetatik bertatik jada itxita dago zentroa, zirku eskolako jardueretarako beharrezkoak diren egitura eta elementuak instalatzen ari baitira. Tailer horietan ia berrehun haurrek hartuko dute parte Oporretan jolas ekimenaren lau asteetan.

Antolatzaileek uztailaren 1, 8, 15 eta 22an 11:30etan zirku-erakustaldiak egitea ere aurreikusten dute, parte-hartzaileek ikasitakoarekin. Ekitaldia publikoa eta irekia izango da eta aire zabalean egingo da, Errotabarri plazako kioskoan. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Gizarte Zentroan bertan egingo da.

2018an eraberritua

Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa 2018ko martxoaren 2an inauguratu zen berriro, San Lorentzo auzoko haur eta adinekoentzako aisialdi estaliko leku gisa, hainbat urtez itxita eta erabilerarik gabe egon ondoren.

Azpiegitura plaza estali gisa berregokituta dago eta haurrentzako jolasak eta adinekoentzako jarduera fisikoko elementuak ditu. Instalazioek gehienez 40 haur har ditzakete aldi berean, eta espazioak adin-tarteen arabera bereizita daude, 2-6 urte bitartekoentzat eta 14 urte bitarteko gazteentzat, taldean partekatzeko harmailekin.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo