Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/5/16

Xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra

Udal Kultura sailak lau astez Lobiano Kultur Gunean egingo den xaboi tailer berri bat antolatu du: maiatzaren 23tik ekainaren 20ra. Izen-emateak gaur hasiko dira plazak bete arte, aretoaren edukierara mugatuta egongo baitira. Tailer hau bost astelehenetan egingo da, arratseko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara bitarteko ordutegian. Parte hartzeak 22 euroko kostua du pertsonentzat oro har, eta 19,80 eurokoa ikasleentzat, erretiratuentzat edo langabezian daudenentzat.

Xaboia egiteko tailer honek kosmetika naturala landuko du. Ikastaroak bost saio eta 10 orduko iraupena izango du, eta gai hauek jorratuko ditu, besteak beste: xaboi kosmetikoa oliba- eta koko-olioarekin; aloe vera, xanpu solidoa eta hidratatzailea eta hainbat kosmetiko gure azalean; hortz-orea, desodoratzailea edo makillajea. Masaje-kandelak, bela apaingarriak eta intsentsuak.

Izen-ematea zabalik gaurtik

Ikastarorako plazak mugatuak dira. Izena emateko epea gaur irekiko da -maiatzak 16- eta zabalik egongo da plaza guztiak bete arte. Informazio gehiago eta izen-emateak Lobiano Kultur Gunean.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo