Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/5/13

Afekzioak eta trafiko-etenak larunbatetan, 2022ko ‘Itzulia women'aren ondorioz

'Itzulia Women 2022' txirrindularitza lasterketak gaur hasiko du aurten izango dituen hiru etapetatik lehenengoarekin. Tropela gaur goizean irtengo da Gasteiztik Bastidako helmugara iristeko 106 kilometro egin ondoren. Emakumezkoen hogei taldek hartuko dute parte UCI World Tourrean estreinatuko den txanda honetan. Hogei horien artean, internazionalez eta ezagunenez gain, hiru euskal talde izango ditugu: Bizkaia-Durango; Laboral Kutxa eta Sopela Team. Txirrindularitza lasterketa hau zuzenean jarraitu ahal izango da gaurtik igandera ETB1en eta eitb.eus-en, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Larunbatean lasterketa hainbat aldiz pasako da Ermutik: goizez eta eguerdiz

Bigarren etapak Mallabian irteera eta helmuga izango ditu, 117,90 kilometroko ibilbidearekin. Tropelak bere ibilbidean 3. mailako 5 mendate puntuagarri (Areitio, Monte Calvo, Bizkaiko balkoia, Milloi eta Trabakua) eta 1. mailako bat (Elgeta) igoko ditu. Profila kontsultatu. Irteera neutralizatua izango da eta goizeko 9:54etarako aurreikusita dago. 10:00ak aldera, Urtia industrialdetik sartuko dira Ermuan, eta Zearkaletik jaitsiko dira Kaltxangoko biribilguneraino, Areitiora bideratzeko. Eguerdi aldera eta Trabakua jaitsi ondoren Ermuarantz itzuliko dira. Okin Zuri, Zubiaurre eta Kaltxangotik igaroko dira. Eta Elgetatik Eibarrera jaitsi ondoren, BI-3344 errepidetik Mallabiko helmugara itzuliko dira, 13:10 aldera, antolatzaileek aurreikusitako ordutegiaren arabera.

Ibilbide zehatza eta aurreikusitako orduak ezagutzeko, batez besteko abiaduraren arabera, kontsultatu 'Women 2022 Itzulia'ren ibilbideko xehetasun eta aurreikusitako orduak.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo