Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/1/17

Ikastetxeek matrikula egiteko epea ireki dute

2022-2023 ikasturterako eskaerak gaurtik urtarrilaren 28ko ostiralera arte aurkez daitezke

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek gaur -urtarrilaren 17an- ireki dute datorren ikasturterako matrikula eskaerak aukerteko epea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Hezkuntza sailburuaren 2021eko abenduaren 14ko Agindua argitaratu zuen. Agindu horren bidez, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta eskaerak onartzeko epeak ezartzen dira, eta 2022-2023 ikasturterako ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen. Agindu horrek jasotzen duenez, eskabideak eta eskatzen diren agiriak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartekoa izango da, biak barne.

Ermuko Udalak 2020an jaiotako seme-alabak dituzten familiei jakinarazten die lehen aldiz matrikula ditzaketela. Erakundeak familiei jakinaraziko die gure udalerrian dugun hezkuntza-eskaintzari buruzko informazioa, komeni zaien erabakia har dezaten.

Esteka honen bidez, beharrezko informazio guztia uzten dizuegu.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo