Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/1/17

Udabaltzak agenda berrireki eta asteroko bilerei hsiera emango die

Ermuko udalbatzak urte politiko berriari hasiera emango dio ofizialki bihar, aldizkako bileretara itzulita. Bilera horiek aurrez aurrekoak izaten jarraituko dute. Gabonetako etenaldiaren ondoren, zinegotziek beren jarduera instituzionalari ekingo diote berriro.

Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotziak Gai Orokorretarako Batzordera deituta daude astearte honetan, hilak 18an, 9:30etatik aurrera. Eguneko gai-zerrendak lau puntu hartzen ditu barne. Bilerari hasiera emango zaio, bertaratutakoek edozein gaiekiko zerikusia edo bateraezintasuna baduten adierazteak. Ondoren, azken bileraren akta etorriko da, abenduaren 14koa.

Hirrugarren gaia, xehetasunak emango dira "Merkatu Jasangarrien Laguntzen Programaren" esparruan onartutako "Ermuko merkataritza-eremuaren lehiakortasuna, berrikuntza eta modernizazioa bultzatzea" proiektuaren gainean.

Gai Orokorren Batzordea zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez

Bileraren laugarren eta azken puntuan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren diru-laguntzari buruzko informazioa izango da, zeinaren bidez Innpulso Sareko kide diren hirietako udalek Berrikuntzako Tokiko Eragileak kontratu ahal izando dituzten.

Batzorde hori streaming bidez zuzenean eskainiko dugu, gure Youtubeko kanalean, planetako edozein lekutatik, Internet bidez, publikoki jarraitu ahal izateko.

Jardunaldiari hasiera emateko, aldez aurreko bilera bat egingo dute tokiko gobernu-batzordea osatzen duen taldekideak, 8:30ean, eguneko bilerako gaiak eta beste batzuk ezagutzeko. Horren gai-zerrenda estekaren bidez eskaintzen dizugu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo