Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/1/17

Haurren eskubideak, gure kaleetan ikusgai modu bizi eta koloretsuan

Haurrak eta nerabeak funtsezko ardatza dira gure udalerrien garapenerako, gizartearen oraineko eta etorkizuneko ordezkariak baitira. Ermuak, UNICEFen Haurren Laguna den Hiria den aldetik, konpromisoa hartu du haurren eskubideak babestu eta bermatzeko, eta horren erakusgarri, bost horma-irudi koloretsu estreinatu ditu herriko hainbat gunetan banatuta, NBEren Konbentzioan jasotako haurren eskubideetako bost gogora ekarriz.

Azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna, ospatzeko, Anaitasuna, Ongarai, San Lorentzo, Eskolabarri eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek euren eskubideekin lotutako diseinuak sortzeko saio dinamikoetan parte hartu dute. Ikastetxe bakoitzak nazioarteko artista batekin batera lan egin du – Mondragon Unibertsitateko Leinn Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleekin –, zeinak, bere ideietan oinarrituta, marrazki original bat sortu baitu ikastetxe bakoitzeko.

Bost diseinu horiek udalerrian zehar sakabanatuta dauden bost nodo edo armairu elektrikotan islatu dira. Ikastetxe bakoitzeko ikasleek proposatutako marrazkiaz gain, mural bakoitzak adierazten duen eskubidearen izenburua eta landu duen ikastetxearen izena jasotzen ditu. Hauek dira egindako obrak eta horien kokapena:

Azaroan eta abenduan jasan ditugun euriteak direla eta, artista gazteek ezin izan dituzte artelanak amaitu azken egunetara arte, baina bost diseinu koloretsu eta aldarrikatzaileak ikusgai daude jada herritar guztientzat.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo