Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/1/14

98 ikaslek parte hartu dute bullyingaren aurkako prestakuntzan

Ermuko Udaleko Kirol Arloak eta Sonkei tokiko judo taldeak bullyingaren aurkako doako prestakuntza-tailerrak eskaini dituzte 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

98 ikasle ermuarrek parte hartu dute ikastaro hauetan azaroan eta abenduan. Tailerrak Aritzmendi frontoian izan dira, bullyingaren eta eskola-jazarpenaren aurkako estrategietan eta haurren defentsa pertsonalean aditu den irakasle akreditatu baten eskutik.

Tailer horien helburua da haurrei hainbat tresna ematea, behar bezala erreakzionatzen jakin dezaten eta eskola-jazarpeneko egoeretan beren burua defendatu ahal izan dezaten. Programa ikastetxeetan inplementatutako beste praktika batzuekin osatzen eta kohesionatzen da, hala nola, TEI metodoarekin – Espainian gehien inplementatzen den eskola-indarkeria eta -jazarpena prebenitzeko bizikidetza-programarekin – edo KiVa metodo finlandiarrarekin, zeinak ekintzaz edo ez-egitez indarkerian laguntzen dutenengan eragiten baitu, biktimaren eta jazarlearen arteko harremanean zentratu beharrean. Hau da, jazarpenaren lekukoak inplikatzen dira arazoa konpontzean: liskar-egoeretan barre egiten edo horiek sustatzen dituzten ikaskideak eta beldurragatik edo beste edozein arrazoirengatik inplikatzea saihesten dutenak.

Prestakuntzak zati teorikoa eta fase praktikoago bat uztartzen ditu. Hala, ikasleek jazarpena adierazteko moduei buruzko informazioa jaso dute (hitzezkoa, soziala edo bazterketazkoa, psikologikoa, sexuala, fisikoa eta zibernetikoa), eta, ondoren, jolas eta jardueren bidez, indarkeriazko egoera horiei aurre egiten eta horietatik erator daitezkeen gatazkak konpontzen ikasi dute.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo