Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2021/12/1
Lobiano Elkarte Gastronomikoak 2021eko Gastronomia Jardunaldien barruan antolatzen duen pintxo lehiaketaren bozketa herrikoiari dagokion produktu-sorta banatu zuen atzo arratsaldean. Opari hori Roberto Blanco upeltegiak eman du eta zozketa bidez esleitu da, edizio honetako pintxo onena aukeratzeko bozketa elektronikoan parte hartu zuten pertsona guztien artean. Zozketako emaitzaren arabera, oparia Laura Cid emakumeari egokitu zitzaion, zeinak atzo pozarren jaso zuen Pili Martin eta Vicente Galan Lobiano Elkarteko kideen eskutik
Zearkaleko 'Mojito Club Kiska' tabernak irabazi du Ermuko 2021eko pintxo lehiaketa, zeina urriaren 28tik azaroaren 7ra bitartean jokatu den, XXI. Jardunaldi Gastronomikoen baitan, Lobiano Elkarte antolatzaileak bere sare sozialaren bidez ezagutzera eman duenez. Andoni Perez Kiskako sukaldaria lehen postuan geratu da, "Singapur" proposamenarekin. Elaborazio horrek "brioche", "hirugihar" eta "ozpin zitriko" biltzen zituen osagai gisa. Epaimahai Teknikoak hori aukeratzeaz gain, 'Singapur' pintxoak publikoaren saria ere jaso du, herri-bozketa bidez
Lehiaketako emaitza hau izan da: bigarren pintxo onenaren saria Gastrobar Sagarraren "Pulet Pork" proposamenarentzat izan da. Giroa Kafetegiaren 'Oilaski' lanak irabazi du Km 0 produktuaren saria. Eta azkenik, pintxo tradizionalaren saria Urkaregi Jatetxeko 'Gilda?' mokaduarentzat izan da.