Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/29

Ermuak Gabonetako argiak piztuko ditu ostegun honetan

Covid-19aren pandemiak 2021a baldintzatzen jarraitu du, baina denbora saihestezina da eta ez da gelditzen. Horregatik, aurtengo abenduari hasiera emateko zorian gaude berriro ere, eta Gabonak ate joka ditugu. Ermuak ostegun honetan, abenduak 2, piztuko ditu jaietako argiak, horiek kolorea, ilusioa eta itxaropena ekariko digutelarik herritarroi, batez ere herriko gazteenei. Argiak urtarrilaren 9ra arte egongo dira piztuta.

Ximénez Catalunya enpresak, besteak beste, izarrak, arkuak, elurra eta bolak dituzten 200 apaingarri baino gehiago eskegi ditu gure herriko kaleetan. Plazan, elementu nagusi gisa, hartz abegitsua dugu bere altzoan argazki oroigarriak ateratzea ahalbidetuko digunak. Gabonetako argiek 59.991,80 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

Ximenez Catalunya enpresak izarrak, estalaktitak, Olentzeroren irudiak, elur malutak, arkuak eta bola argitsuak jarri ditu udaletxean, San Pelaioko kioskoan, Kaltxango inguruan, Baldespina, Goiko, Forja eta Orbe Kardinalaren parkeetan, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan, Baldespina Markesa, VI. Mendeurrena, Diputazio, Zearkale, San Pelaio, Zubiaurre, Goienkale, Izelaieta, Erdikokale, Probaleku, Aldapa, San Isidro eta San Roke kaleetan eta Santa Ana, Abeletxe, Ongarai, Sakona, Zerukoa, Errebalburu, Okin Zuri eta Sallabente auzoetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo