Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/26

100.000 euro jaso ditu Ermuak Hiri Agendaren tokiko ekintza-plana burutzeko

Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) 100.000 euroko diru-laguntza eman dio Ermuko Udalari, Hiri Agendaren tokiko ekintza-planaren proiektu pilotua egiteko. Laguntza hori Next Generation funtsetatik dator, hau da, pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen lagunduko duen Europako Berreskuratze Planetik.

Ermuak 100 puntutik 95 lortu ditu proiektu honen ebaluazio prozesuan. Hautatutako 127 proposamenen artean 13. postuan kokatu da, eta 20.000 biztanletik beherako Udalen artean, aldiz, bigarren.

Abian jarri diren partaidetza-prozesuen bidez, Ermuko Udalak hiriko berrikuntza-ardatz estrategikoak hiri-agendako helburuekin eta tokiko ekintza-planean definituko diren epe labur, ertain eta luzeko ekintzekin lerrokatu ditu.

Ekintza-plan hau eta horren ondoriozko proiektuak garatzeak Ermua hiri bizigarriago, berdeago, sozialago eta berdinzaleago baterantz eraldatzea erraztuko du. Mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna, hiri-berroneratzea, etxebizitza-parkearen birgaitzea, kalitatezko enplegua eta gizarte-urrakortasunen prebentzioa ere hiri-agenda honen ardatzak izango dira. Bere edukiak Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen barne kokatuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo