Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/25

'ÚniKo': haurtzaroko emozioei buruzko kontakizuna

'Teatro Paraiso' konpainia arabarrak 'Uniko' antzezlana aurkeztuko du larunbatean Ermua Antzokian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Txotxongiloak eta aktoreen interpretazio-lana uztartzen dituen muntaia da. Talde gasteiztarraren azken proposamenak haurren jeloskortasunaren munduan murgilduko gaitu umorezko ikuspegi batetik, planteamendu guztiz errealistekin, haur zein helduen ikusleekin erabat identifikatu ahal izango garelarik. Sarrerak 4 euroan daude salgai Lobiano Kultur gunean, Kutxabanken webgunean edo kutxazainen sarean.

Maite Bayón aktoreak interpretazio onenaren Feten 2020 saria jaso zuen txotxongiloen manipulazioan egindako lanagatik eta ahotsaren karakterizazioagatik, Gijonen (Asturias) egindako Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokan.

Sinopsia

Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Irati ahizparen jaiotzak, maitatua izateari uzteko beldur intimo batek, familiaren egonkortasuna mehatxatuz bereganatzea eragingo du. 'Uniko' 6 urtetik aurrerako publiko guztientzako ikuskizuna da, eta anaiaren jaiotzagatiko jelosiak haur batengan eta bere inguruan eragin dezakeenaren isla izan nahi du.

Eszenatokitik Paul, bere gurasoak, bere arreba Irati, bere amona, Paulen maistra eta Richi -bere pelutxezko hartza eta bere kontzientziarekiko alter ego- joango dira, familiako ikuskizun zabal batean.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo