Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/25

Azaroaren 25erako irakurketa tematikoaren gida

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak eta Udal liburutegiak irakurketa gida berezia argitaratu dute elkarlanean gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Gida honen helburua da material bibliografiko interesgarriak zabaltzea, indarkeria matxistak prebenitzeko eta hiritarrak horien inguruan sentsibilizatzeko. Horrez gain, literatura-nobedadeak eta Ermuan gaiari buruzko bibliografia-funtsa handitzeko erosi berri diren lanak ere badaude. Horrela, berdintasunari buruzko obrak sortzen dituzten egileei ere laguntzen zaie.

Jasotzen den edukia askotarikoa da: haurrentzako, helduentzako eta gazteentzako irakurgaiak, komikiak, webguneak, ikus-entzunezko produktuak eta musika. Gidan aipatzen diren material guztiak udal liburutegian daude eskuragarri.

Emakumeen Topaguneak eta liburutegiak 250 ale banatuko dituzte guztira paperean. Gida bertsio digitalean ere eskuragarri dago esteka honetan.

A25erako programazioa

Azaroaren 25eko jardueren egitaraua 17:00etan hasiko da, Lobiano Kultur Gunean egingo den Beldur Barik Ermua XII. Jaialdiarekin. Sarrera doakoa da, baina Emakumeen Topalekuan lekua erreserbatu beharko da, edukiera kontrolatzeko. Ekitaldia Aitziber Izquierdo clown-aren emanaldiarekin hasiko da, eta EsCúpido amor antzezlana taularatuko du, mota guztietako ikusleentzat egokia den umore eta maitasun istorioa. Emanaldiaren ondoren, Ermuko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako bideoak bistaratuko dira, eta 300 euroko 3 sari emango zaizkie obra onenei.

19:00etan, herritarren kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinalaren plazan. Bertan, adierazpen instituzionala irakurriko da eta indarkeria matxistaren biktima guztien memoria ekintza bat aurkeztuko da.

Egitaraua osatzeko, indarkeria matxista gaitzesten duten olanak instalatu dira udaletxean, Emakumearen Topagunean eta plazako kioskoan. Era berean, Emakumearen Topagunea eta Ermua Antzokia modu sinbolikoan kolore lilaz argiztatuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo