Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/24

‘2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak’ planaren baitan 20 pertsonek lanean jardungo 6 hilabetez

Langabezian dauden hogei pertsona hasi dira gaur lanean udalerriarentzat, gure udalaren 2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak planaren bidez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak udalerekin batera kofinantzatutako programa da. Programa gure udalak izapidetzen du, nahiz eta Ermuarentzat eta Mallabiarentzat bateratua den, kokapen geografikoa dela eta, eskualde bereziko tratamendua duten administrazioen batasuntzat hartzen baita.

Langile horiek hurrengo sei hilabeteetarako kontratua dute, denbora hori ezin izango delarika inolaz ere luzatu. Hogei langile horietatik, hemeretzik gure herrian jardungo dute lanean, eta beste batek Mallabian. Hamabostek udal obra- eta zerbitzu-brigadan izango dute destinoa, eta bertan igeltseroak, margolariak, lorezainak, argiketariak, mantentze-lanetako eta garbiketako lan eta eginkizunei aurre egingo. Beste lauk udalaren edo bere erakundeen administrazio-jarduerak artatuko dituzte; bi administrari laguntzaile Brigadarentzat berarentzat eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarentzat, eta beste bi gizarte-politikako jardueretarako. Hogeigarren kontratatuak lan anitz hainbat egingo ditu Mallabian.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aurrez hautatu eta bidali du talde hori, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudelako. Juan Carlos Abascal alkateak harrera eta ongietorria egin dio taldeari 8:30ean Lobianon. Agintariak ‘aukera hori aprobetxatzera animatu ditu bertaratutakoak, prestakuntza edo beren esperientzia profesionala handituz lan-merkaturatzeko aukerak gehitzeko’. ‘Enplegua ez da gure eskumen zuzena eta ez genituzke plan eta kontratazio hauek egin beharko nahi ez izanez gero’ gehitu du, ‘baina planaren ontasunean sinesten dugu, baita Ermuaren eta bertako jendearen etorkizunerako onuragarritasunean baita ere '. Berarekin batera, Enplegu zinegotzi José Manuel López eta udal zerbitzuen zinegotzi arduradun Rosa María Cid izan dira, besteak beste. Baita zuzendaritza-taldea ere.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo