Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/11/23

Indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina herriko ostalaritzan

Ermuko Udaleko Berdintasun eta Garapen Ekonomikoko Sailek kanpaina bateratua antolatu dute herriko ostalaritza alorrera zuzenduta, indarkeria matxista ikusarazteko eta sentsibilizatzeko eta arazo sozial larri hau nola prebenitu aztertzeko.

Aisia, batez ere gauekoa, festarako eta dibertimendurako gune garrantzitsua da. Espazio horretan bertan, kultura-identitate, jokabide eta jarrera desberdinek elkarreragiten dute, eta horrek onura handiak izan arren, erronkak eta arriskuak ere planteatzen dira, indarkeria matxista bere adierazpen guztietan barne hartuta.

Horregatik, ezinbestekoa da eremu horretan esku hartzea, berdintasun-baldintzetan gozatu ahal izateko eta tartean dauden pertsonen osasuna eta ongizatea babesteko, bai erabiltzaile gisa, bai zerbitzuen hornitzaile gisa.

Indarkeria Matxistaren aurkako Tokiko Planaren garapenaren eta azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Udalak ostalaritza inplikatu nahi du herritarren sentsibilizazio maila handitzeko lanean. Horretarako, informazioa, aholkularitza eta fitxa bat eskaintzen zaie beren establezimenduetan eraso matxistak gertatzen direnean esku hartzeko jarraibide espezifikoei buruz.

Aurretik, Udalak ostalaritzari zuzendutako beste kanpaina batzuk egin ditu emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko, eta emaitza onak lortu dira: indarkeria matxista gaitzesteko mezuak dituzten ahozapiak banatzea, baso-osteak, tratu onen aldeko kartelak, etab.

Oraingo honetan, puntu lila duten paper-ontzi txikiak banatuko dira, establezimenduetako barretan jartzeko eta arazo sozial hori ikusarazteko. Era berean, lokaletako leihoetan jartzeko binilo liliak eskainiko dira, indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakuts dadin.

Horrela, tabernek, kafetegiek eta jatetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetu nahi da, arreta berezia jarriz emakumeek, langileek zein bezeroek, beren lokaletan indarkeria matxistarik ez jasateko duten eskubideari eta ongizateari.

Bestalde, Ermuko ostalaritzako langileak Emakumearen Topagunearekin harremanetan jartzera animatu nahi dira, beren lokaletan bizi izan dituzten egoerak azaltzeko, informazioa eta prestakuntza eskatu edo identifikatu diren beharrak zehazteko, edo ideia eta ekimen berriak proposatzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo