Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/22

Valdespina Markesaren fatxada bateko lauza erori eta perstona bat zauritu

24 urteko gazte bat zauriturik gertatu zen eta Donostiako ospitalera eraman zuten bart arratsaldean buruan kolpea eta zauri ireki batekin, Ermuko Valdespina Markesaren 10. zenbakiko etxebizitza-eraikineko fatxadatik askatutako lauza batek jo ostean, Udaltzaingoaren bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Arratsaldeko seiak aldera, laugarren solairuko balkoi baten marmolezko pieza bat askatu eta kalera erori zen eta azpitik zihoan pertsona jo eta zaurituz, aipatutako iturriaren arabera. Larrialdi-zerbitzuek tokian bertan artatu zuten pertsona, eta, ondoren, ospitalera eraman zuten, lesioak zenbaterainokoak ziren jakiteko. Gertakariaren tokira Ertzaintzako, Udaltzaingoko eta Iurretako suhiltzaileak bertaratu ziren. Azken horiek balkoiaren eta gainerako elementuen egoera egiaztatu zuten.

Obretako udal-brigadako kideek obrako hesiak ekarri zituzten, eta udaltzainekin batera, ingurua zintaz balizatu zuten, segurtasun-perimetro bat ezarriz oinezkoak igaro ez zitezen eta arriskuak gutxitzeko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo