Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/14

Senatuko lehendakariak Ermua eta bertako IoT Lab laborategia ezagutu ditu

Ander Gil Garcíari harrera egin diote gobernu taldea osatzen duten PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNVko zinegotziek

Espainiako Senatuko presidentea lehen aldiz izan da gaur ofizialki Euskadin. Ander Gil Garcia goizeko lehen orduan iritsi da Bilbora. Bertan, Jose Maria Aburto alkatearekin bildu da eta Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu du.

Ondoren, Ermura iritsi da, goizeko 11:30ean. Alkateak eta zinegotziek harrera egin diote udaletxeko atean. Osoko Bilkuren aretoan izan da, non Ohorezko liburua sinatu du. Alkatearekin oparitxoa elkar trukatu ondoren, udalerri batean zinegotzi hasi zela gogorarazi du, eta tokiko politikan egiten den lanaren garrantzia azpimarratu du. Gilek adierazi du gaur hasiera eman dioela “udalerriekiko harreman hestuari, herrien benetako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta herritarrengandik zein haien kezketatik gertuago egoteko” xedez.

Ondoren, Izarra Centre eraikinera joan da bertako IoT (Internet of Things) Lab laborategia ezagutzera eta "Gravitatea 'proiektuari buruzko xehetasunak ezagutzera, bertan Tomás Iriondo GAIAko zuzendariaren azalpenak entzun izan dituelarik. IoT Lab izenekoa udalak eta Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearekin (GAIArekin) batera abian jarritako erakustoki bat da. Helburua da Gauzen Internet ezagutzera ematea eta Euskadiko sektoreak teknologia horretan dituen ahalmenak erakustea, lehiakortasunerako giltzarritzat jotzen baita.

Gravitatea izeneko proiektuan, mikrograbitate efektu simulatu bat sortzeko gai den makina bat emaitza da. Askotariko aplikazio-aukerak ditu: mekano-biologia, adierazpen genetikoaren aldaketak, sendagaien garapena eta abar.

Amaitu ostean, Gasteizera joan da, non, besteak beste, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatuko duen.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo