Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/14

Energia Bulego Birtuala, zerbitzu berria debabarrena eskualdearentzat

Debabarreneko udalek eta Debegesak energia berriztagarriei eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aholkularitza-zerbitzua eskainiko dute urte amaierara arte. Zerbitzua energia.debegesa.eus webgunean eskuragarri dauden online formularioetan oinarrituta dago, eta Energiaren Bulego Birtuala deitu zaio. Zerbitzu berri hori atzo aurkeztu zen Gipuzkoako Ingurumen eta Herri Lan foru diputatu J.Ignacio Asensio, Debegesa Agentziako presidente Gilen Garcia eta eskualdeko alkateak bertan zirelarik, horien artean Ermukoa, J.Carlos Abascal.

Zehazki, etxeko energia berriztagarriei (berokuntza, etxetresna elektrikoak, inguratzaile termikoa eta argiztapena) eta energia berriztagarrien instalazioari (eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, aerotermia, biomasa eta geotermia) buruzko kontsultak egin ahal izango dira. Gainera, faktura elektrikoari buruzko kontsultak bilduko dituen atal bat gehitu da. Bertan energia-fakturaren azterketa eta aurrezteko eta kontsumitzeko ohituren inguruko aholkuak emango dira.

Zerbitzu hau herritarrei eta bizilagun komunitateei zuzenduta dago, eta kontsultak gehienez ere hamar egun balioduneko epean erantzungo dira, idatziz, galdetegian emandako helbide elektronikora. Inprimakiak betetzeko laguntza behar duen erabiltzaile orok hitzordua eskatu dezake Debegesan, 943 82 01 10 telefonora deituta, eta Garapen Agentziak lagunduko dio behar bezala betetzen. Zerbitzua martxan egongo da gaurtik abenduaren 31 bitartean. 

Eredu energetiko berri batera igarotzeko jarduketa, herritar jakitun eta ahaldunduekin

Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako Foru Diputatuak, honako hau azpimarratu du: “koordinatutako eragile guztien ekimenek ahalbidetuko digute Gipuzkoan energia-eredu berri baterako bidea egitea eta unean-unean erabakirik egokienak hartzen laguntzeko prest dauden herritar jakintsu eta ahaldunduekin. Eta hori funtsezkoa da, herritar horiek izango baitute etxeetan eta ekoizpen-sektoreetan egin beharreko aldaketek eragiteko aukera, eta, azken batean, lurraldeko energia-trantsizioa ahalbidetuko dutenak”. “Zerbitzu honen helburua da erantzunkidetasunean oinarritutako energia-kultura bultzatzea, energiaren erabilera arduratsua sustatzea eta instalazio eraginkorragoak eta jatorri berriztagarrian oinarritutako energia kultura zabaltzea”, dio Jon Iraola Eibarko alkateak eta Debegesako kontseilari delegatuak.

“Gaur aurkezten den proiektua ikaskuntzaren eta eskualdearen bilakaeraren ondorioa eta egindako jarduerekin lortutako ikaskuntzaren ondorioa da” azaldu du Gilen Garciak, Debako alkateak eta Debegesako presidenteak. Izan ere, gogoratu du “Debabarrenean 2019an Administrazio Kontseiluak Energia Estrategia bat onartu zuen eta estrategia horretatik abiatuta urte hauetan hainbat ekintza eta proiektu eraman dira aurrera”. Estrategia horren oinarri diren printzipioak dira: administrazioaren rol eredugarria, lankidetza publiko-pribatua eta tokiko eragileen inplikazio aktiboa. “Aurkezten dugun ekimen honetara iristeko lan tekniko handia egin da energia berriztagarrien eta birgaitze iraunkorreko obren inguruan. Bide horretan eskuratu den ezagutza da proiektu honen oinarria” ondorioztatu du. 

Zerbitzuaz gain, energia berriztagarrien instalazioari eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aurkezpen grafikoak ere badaude web gunean. Modu errazean azaltzen da, besteak beste, zer den eta nola funtzionatzen duen, zer onura dituen eta instalatzeko prozedura.

Aurkezpenean parte hartu dute, aipatutako agintariez gain, Ermuko Juan Carlos Abascal, Mallabiko Igor Agirre, Mendaroko Iñaki Arregui, Mutrikuko Joseba Palenzuela, Soraluzeko Iker Aldazabal alkateek eta Elgoibarko Iosu Arraiz zinegotziak. Horiez gain, bertan izan dira Debegesa agentziako Juan Ángel Balbás zuzendaria eta Aitziber Cortázar eta Esther Zarrabeitia teknikariak. Guztiek jarri dira batera argazkirako.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo