Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/14

Iñaki Miramonek eta Llum Barrerak 'Onan' antzezlana aurkeztuko dute Ermuan

Ermua Antzokiak antzerki emanaldi berri bat hartuko du ostiral honetan: Onan, no basta con quererse. Fernando Sotok zuzendutako ekoizpen honetan Iñaki Miramon eta Llum Barreraren antzezpenez gozatu ahal izango dugu.

Laurak eta Jaimek hogei urte daramatzate elkarrekin. Arratsalde batean, bien seme nerabearen tutore Ricardoren deia jaso dute. Bere bulegoan ikusi nahi ditu, mutilak klaseei uko egin eta institutuko komunean ixten baita masturbatzera. Etxeko arazo txiki honek bere desio eta kontraesanekin egiten dio aurre bikoteari, bere harremanaren alderdi batzuk azalduz, suntsitzearekin mehatxatzen dutenak.

Antzezlanaren idazle Nacho Faernak dioen bezala, Onanen pertsonaietako batek dio bere buruari orgasmo bat emateko gai izatea superbotere handia dela. Laura eta Jaimeren istorioa Genesiak kontatzen digun Onan pertsonaiarena bezain zaharra da, lehen onanistaren istorioa ere bikote-istorioa baita.

Onan, no basta con quererse ostiral honetan, urriak 15, izango dugu Ermuan. Emanaldia 20:30ean hasiko da Antzokian.

Sarrerak 15 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila digitalean.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo