Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/13

Ermuko Udalak Gasteizen emakume batek jasandako hilketa matxista gaitzesten du

Elkarretaratzea deitu da asteazken honetan 12:00etan udaletxe aurrean

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Gasteizen gertatutako emakume baten hilketa matxistaren aurrean. Ermuko Udalak bat egin du adierazpen honekin, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta  hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria, era guztietan  (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala, bikarioa…), duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

Ermuko Udalak bat egiten du Emakundek eta Gasteizko Udalak deitu duten gaitzesteko elkarretaratzeekin. Deialdia gaur, urriaren 13a, izango da, 12:00etan, udaletxe aurrean, eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik dago.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo