Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/8

Udalak 90.000 euroko diru-laguntzak zabaldu ditu tokiko ostalaritzarako

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 22an amaituko da

Ermuko Udalak udalerriko ostalaritza sektorearentzako aparteko diru-laguntzak prestatu ditu bigarren urtez jarraian. Horrela, 90.000 euroko aurrekontu-partida bat xedatu da Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurriek tokiko ostalaritza-establezimenduetan izan duten eragina murrizteko.

Laguntzak Ermuko ostalaritza-negozioen titular diren eta pandemian ezarritako neurrien eraginpean egon diren pertsona fisikoei, norberaren konturako langileei edo autonomoei, edo 50 langile baino gutxiago dituzten pertsona juridikoei/enpresei zuzenduta daude.

Udalak 900 euro arteko diru-laguntza emango dio establezimendu bakoitzari, osasun-larrialdiak eragindako zailtasunei aurre egin ahal izateko.

Deialdia urriaren 22ra arte egongo da zabalik, eta oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabidea bide telematikoen bidez bete beharko dute, Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Eskatzailea pertsona fisikoa bada, aurrez aurre aurkeztu ahal izango du eskabidea Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Beharrezko informazio guztia bildu ondoren, onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie diru-laguntza.

Laguntza horiek Ermua Aurrera II. Planaren barruan daude. Plan horren helburua Covid-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzea da.

Laguntza hauek jasotzeko oinarriak eta bete beharreko baldintzak hemen kontsulta daitezke.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo